Toponimoak

Ipistekoarri

Horrela deitzen zaio Arratzola (Bizkaia) eta Aramaio (Araba) artean dagoen mendiari. Izen hori bertan dagoen oroitarriari zor dio, ezbairik gabe. Lurrean sartutako plantxa angeluzuzena da, eta metro bateko altuera eta metro erdiko zabalera du. Aurpegietako batean, zirkunferentzia bat dauka grabatuta, eta horren barruan Maltako gurutzea, 1931ko ekainaren 5ean ikusi ahal izan nuenez. Diotenez, ariotarrek (?) gotzain bat harrika hil zuten bertan.