Kontzeptua

Igartubeiti baserria

Igartubeiti baserria Ezkio-Itsason dago, Goierri aldean. Baserria Izazpi mendiaren hego-hegaleko zelaigune estu batean altxatzen da. Hegoaldera begiratzen du Ezkio eta Anduaga auzoak lotzen dituen herri bidearen ondoan. XVI. mendearen lehenengo erdian eraiki zen, dolare-baserri gipuzkoarraren eredua jarraituz. Dolare-etxe hauek Gipuzkoa osoan zehar zabaldu ziren XV. mendearen bukaeratik eta XVI. mende osoan zehar. Bere egurrezko egituran habe-dolare handia barneratzeagatik bereizten dira.