Pintoreak

Guibert Amor, Ignacio

Nafarroako margolari hau Iruñean jaio zen 1916an eta 1992 hil zen.

Txikitan, familiarekin joan zen Madrilera bizitzera, eta, bertan, pinturari ekin zion, marrazkilari gisa tapiz tailerrean lehenik eta Eduardo Peña maisuaren estudioan eta Arte Ederren Zirkuluan gero. Urte horietan, hainbat argitalpenetan ilustratzaile lanetan aritu zen, eta 1951ean, bakarkako lehen erakusketa egin zuen Iruñean. Urte batzuk geroago, erakusketa gehiago egin zituen, Bartzelonan, Madrilen, Bilbon eta Espainiako beste hiri askotan.

Guibert Amorren pintura mugimendu kostunbristen barnean kokatu ohi da, teknikari eta gaiei dagokienez, eta haren koadroetan, mota askotako gaiak ageri dira: natura hiletatik hasita, erretratu, paisaia eta lore irudietaraino. Nahiz eta azkeneko gai horrekin ospe handia lortu zuen, izen ona itsasoko eszenek eman zioten, ezbairik gabe. Hainbatetan, beraren pintura akademizistegia da, batik bat barnealdean margotutako eszenetan. Askatasun pertsonal handiagoa nabari zaio paisaietan, kolore paleta soila erabiltzen duen arren, emozioei eutsiz.