Kontzeptua

Guda Zibila 1936-1939

1931an kale arteko keinuren bat izanik hitz jariozko borroka besterik izan ez zena ("La República es la revolución que destruirá España; detenerla o perecer.", "La República es el porvenir y el bienestar de las clases trabajadoras. Conquistarla es dar pasos hacia el socialismo"), 1936an guda zabala izatera iritsi zen. Baina polarizazioa jada bere oinarrietan 1931tik ezarrita zegoen. Gainerakoan -eta Baskonia ez zen salbuespen bat- Europan hogeita hamarrekoan guda zibilaren inguruko ideologiek nagusi ziren; Clausewitz-en antzera gudua politikaren luzapen naturala zela uste zutenek; edo, baita, hura baino osasuntsuagoa, eta gaitza ezabatzea nahi baldin bazen, "bestea" ezabatzean zetzalako, ekidinezina. Bigarren Errepublika, bere gizarte-demokraziaz eta bere estatu integralarekiko proposamenaz, 2000.eko Espainian "autonomiena" zena, istilua bakez konpontzeko egindako ahalegina izan zen. Edo, zehatz eta egokiago esateko, hemeretzigarren mendeko estatu liberal zaharkituari garapen demokratiko, gizartekoi eta baketsuaren proposamena azaltzea zen. Ingalaterran, lortu zuten. Espainian -Europako beste toki batzuetan lez-, ez. Baskoniak horretan zeresan garrantzitsua izan zuen.

Garai hartako politika batzarraldiek, bestalde, aro bat baino, iragaitzazko denbora izanik, legebiltzarrekoez gain beste bide batzuk zituzten. II. Errepublikan zehar gotzainak, Euskal Barrutikoa eta Toledoko Primatua, konspirazio susmagarri zirelakoan bota egin zituzten; Estatu Nagusi Gorena nahastera (1935) iristen ziren eskuindar monarkikoaren hainbat konspirazio izan ziren, ezagunena, Sanjurjo jeneralak 1932an burutua; matxinadak ohiko ziren, 1934koa hedatuena izan zen, baina iraultza-ekimenak naroak baina sakabanatuak ziren; alderdi asko, gobernukoak barne, "hautestontzietatik haratago joateko" beraien miliziak eratzen zituzten; "desoinordetuen" "zilegizko" erabilera lez eliza- eta komentu-erreketa boladak zeuden; lurralde bat (Bizkaia) estatu matxinarazle izan zitekeen bere gotzaina, Mateo Múgica, kanporatu eta Elizaren aldezpenaren (1931ko udara) aurrean. Gauza guzti horiek 1936a eta erakarri zuena ulertzeko jakin beharrekoak dira.

JUT