Toponimoak

Gaztelu Plaza

Gaztelu Plaza Iruñeko gune nagusia da. Erdi Arotik existitzen da, hain zuzen, Nabarreria eta San Nikolas arteko murruen artean zabaltzen zen. Ordutik, historiak askotariko funtzioak eman dizkio, adibidez, merkatu orube izan zen, prozesio belardi, 1844ra arte zezen-plaza, ekitaldi barrutia, gaztelu zaharraren plaza (Luis Hutin erregeak eraikita eta izena eman ziona), zabortegia, mandotegia, arma-patioa, autobus erregularren geltokia... Bere lauki forma inperfektua eta inguratzen duten etxebizitza gehienak XVIII. mendekoak dira.

Plazaren erdian dagoen kioskoa 1943ko ekainaren 28an ipini zuten. Honek, 1910eko beste bat ordezkatu zuen, eta hori aldi berean, XVIII. mendeko Luis Pareten obra zen Benefizentziaren (MariBlanca ezizenez ezaguna dena) iturri baten ordez ipini zen.

Gaztelu Plaza iruindarren ohiko elkartze tokia da. 14.000 metro karratu eta terraza eta kafe ugari ditu, asko enblematikoak, Iruña Kafea, Kasino Nagusia edota Eslava Kasinoa, esaterako.