Puntista familia ezagun bateko pilotaria. Villabonan jaio zen 1907ko apirilaren 11n eta San Diegon (Kalifornia, AEB) hil zen 1995eko urriaren 20an.
Bere familia ingurua pilotari erabat lotuta zegoen: bere aitak denboraldi luzeak ematen zituen Brasil eta Kubako frontoietan eta berak erakutsi zion jokoa; bere anaia, lehengusuak (Roman eta Antonio) eta osaba Roman ere pilotariak ziren. 17 urterekin Jose Andresek Urrezko Domina irabazi zuen zesta modalitatean 1924ko Parisko Olinpiadetan.
Pilotari gisa mundu osoko kantxetan aritu zen: Txina, Kuba, Mexiko eta EE.UU. Bere anaia Pedrorekin batera Tijuanako (Mexiko) frontoia kudeatu zuen urte luzez. Bi anaiak Kuban ezagutu zuten Ernest Hemingwayren lagunak ziren.