Eibarko "Asoliartza" baserrian 1918ko otsailaren 25ean jaiotako pilotaria. 1937koa du bere lehen partida profesional gisa. 1945ean 104 partida jokatu zituen eta 1946an 101ean aritu zen, 72 irabaziz, zifra errekorra. 1941ean txapeldunorde izan zen Chiquito de Iraetarekin batera. 1942an egin zuen debuta buruz buru, Bilbon Atano VII.aren aurka jokatu zen finalaurrekora iritsiz. 1947an garaipen bolada harrigarria izan zuen. 1948an, Bergaran, lortutako txapelketa irabazi zuen, 22 eta 6 irabazita. Hemen bukatzen zen hogeita bi urtez txapeldun izan zen Atano III.aren nagusitasuna. 1953ra arte eutsi zion tituluari. 1960an erretiratu zen bizitza profesionaletik. Erref. Ezquiaga, F. "Fronton" aldizkaria, iz. 12.
