Instrumentugilea

Furundarena Labat, Fabián de

Piano jole eta konpositore. Tolosan jaio zen 1862ko urtarrilaren 20an. 1928. urtean hil zen.

Letamendia irakaslearekin eta Felipe Gorritirekin hasi zen musika ikasten.

1879an Madrilera alde egin eta gero, Marmontel maisuarekin Parisen ere ikasi zuen hainbat urtez, 1886an berriro Madrilera itzuli arte. Garai hartan piano jole ospetsua bilakatu zen, hainbat kontzertutan esku hartuz, esaterako, Madrilgo Kontzertuen Elkartearen estreineko kontzertua (1899), Bilboko Elkarte Filarmonikoaren kontzertuak (1899) edota Madrilgo Komedia Antzokiko kontzertua (1904). 1908an Cesar Figuerido biolin jotzailearekin batera lanean hasi zen. Horrela, biek batera oso hiri garrantzitsuetan eman zituzten kontzertuak (Paris, Bartzelona, Valentzia eta Madril), ospe eta izen handia erdietsiz.

Konpositore bezala, ia lan gehienak pianorako idatzi zituen, baina horiez gain piano eta ahotserako edota aretoko musikarako piezak ere prestatu zituen. Pianorako musikari so eginez, hona hemen aipagarrienak: Petite mazurka chromatique op. 13 (1886), Menuet op. 36, Zortziko para mano izquierda, 2ª pequeña suite de valses cortos, Marcha de San Juan, Negarrez eta farrez, eta abar. Konposizio horietako batzuk garai hartako argitaletxeek kaleratu zituzten, esaterako, Union Musical Española, Casa Erviti edo A. Díaz y Cía.. Bere lan gehienak Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorio Ertainean bilduta daude.

  • BAGÜÉS, J. (2003): Bibliotecas musicales de Euskalerria: hacia una red en redes. Muskiz-liburutegian kontsulta.
  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/FUR-03.
  • LEIÑENA, P.: En Casares, E. (zuz.), Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (5. alea, 293-294 or.). [Madril]: Sociedad General de Autores y Editores, 1999.
  • [S.n.]. (1913). Furundarena y Figuerido. Euskalerriaren Alde, maiatza, 312-313 or.
  • [S.n.]. (1 de marzo de 1897). Un artista guipuzcoano. La Unión Vascongada, [2] or.. Liburutegi digitalan kontsulta.