Lexikoa

ferratzaile

Abereei ferrak ezartzen dizkiena.

Jesukristo ferratzaile: izeneko istorioa: ferratzaile harro bati lezioa emateko Jesukristok eta Pedrok zaldiaren hanka askatu eta ingude gainean ferratu zuten. Ferratzaile harroak gauza bera egin nahi izan zuen, baina ezin izan zuen zaldiaren hanka bere lekura bihurtu. Jesukristo eta Pedro itzuli ziren eta hanka bere lekuan jartzen lagundu zioten, baina "Ni naiz munduko ferratzailerik hoberena" zioen iragarkia kentzeko agindu zioten.