Abereei ferrak ezartzen zaizkien tokia eta instalazioa. Ferratokiak osagai hauek izaten ditu:
- ferratokiaren atzeko hankaleku: atzealdean ferratzeko astoa daraman zura, aberearen hanka edo belauna biltzeko erabiltzen dena.
- ferratokiaren aurreko hankaleku: aurrealdean ferratzeko astoa daraman zura, aberearen hanka edo belauna biltzeko erabiltzen dena.
- ferratokiaren aurreko uhala: ferratzeko astoak aurrean daukan zingila edo petrala.
- ferratokiaren burua jasotzeko polea: ferratzeko astoak daukan txirrika, abereraren burua jasotzeko eta tinkatzeko erabiltzen dena.
- ferratokiaren buruko katea: ferratzeko astoan larruzko bi gerriko esekita dauzkan katea.
- ferratokiaren dornu: ferratzeko astoaren erroiloa.
- ferratokiaren tripako zura: atzealdean dagoen zurezko petrala, ferratzeko astoak daramana.
- ferratokiko txintxa: abereari besazpietatik eta errapeondotik tinkatzeko pasatzen zaizkion lokarriak.