Arkitektoak

Fernández Ayarragaray, Joaquín

Arkitekto gipuzkoarra, Hernanin 1821eko abuztuaren 17an jaioa. 1900eko martxoaren 26an hil zen.

Sevillako Arte Ederren eskolan katedra bat bete zuen. Hiri horretan honako lanak egin zituen: Roma Hotela, Madrid Hotelaren sukurtsala, Atalayetako kondearen etxea, Portellako jaunena, Montpensierreko dukeen jauregia Sanlúcar de Barramedan, Parisko kondeena Villamanriquen, Eritañako lorategia eta Sevillako katedrala zaharberritzeko proiektua.

Erref. Euskal Herriko Geografia Orokorra, p. 764, "Guipúzcoa".