Kontzeptua

Farozainak

Usadioz, farozainen lana eta bizitza nahiko misteriotsutzat jo izan dira, eta horregatik literatura eta ahozko kondaira ugari dago haien inguruan, agian benetan gertatutakoak. Istorio horietan, farozainek egintza eta egoera oso bereziak bizitzen dituzte.

Matia Carballo Vidal farozain aditua da, eta bere ustetan, okerrena bakardadea zen (faroan bertan izaten zuten etxebizitza). Horri aurre egiteko arrantzan ibiltzen ziren, baita azienda eta etxe-hegaztiak zaintzen eta ahal zenean ehizean ere. Baita ere gogoan du, beste farozain batzuek esku-trebezia handia garatu zutela ontziak eginez, eta gero saldu egiten zituztela.

Irratia (RCA ospetsua) zen farozainen komunikabide nagusia, eta irrati horiek farozainek beraiek egin eta konpontzen zituzten haize-errotei esker kargatzen ziren. Farozain batzuk, nahiz eta gutxi izan, ikasten aritzen ziren. Behar-beharrezko produktuak, batez ere jatekoak lortzeko joan-etorri asko egin behar izaten zituzten. Isolatutako faroetan eta urrun zeudenetan ogia egiteko labeak eduki ohi zituzten.

Arazo larrienak norbait gaixotzen zenean sortzen ziren. Arazo haiek "eskarmentuari esker" konpontzen ziren. Hain zuzen ere, eskarmentua ezinbestekoa zen "emakumeei erditzen lagundu, zilborrestea lotu eta mozteko". Farozainek beren seme-alabei "lehen letrak, eta bigarrenak" erakusten zizkieten, "ahal zuten arte". Faro bakoitzean bi eta hiru familia bizi ohi ziren. Ondorioz, horren talde txiki bat hain elkarrekin eta isolatuta bizitzeak zekartzan arriskuak ere bazituzten. Kasu horietan, liskarren bat sortzen bazen, farozain zaharrenak hartzen zuen agintea.

Denek ezin izaten zuten bizimodu hura jasan, bakardadeari aurre egin behar baitzitzaion. Hala ere, landan lan egitea edo azienda zaintzea gustuko bazuten, edo bestelako zaletasunik bazuten, bizimodua jasangarriagoa egiten zen, eta askotan, zaletasun hori bigarren lanbide ere bihurtzen zen.

Farozainek oso soldata apala irabazten zuten (eskolako maisu baten antzekoa), nahiz eta seinale bereziko zerbitzuen eta faroen kasuan (makina horiek maneiatzeko ezagutza bereziak eduki behar baitziren) eta faro isolatuen kasuetan ere (aipatu berri ditugunak) soldata nabarmen igotzen zen.

Euskal Herriko kostaldean, faroak herrietatik gertu zeudenez, farozainek ez zuten isolatuta eta bakardadean bizi behar izaten.

Gaur egun, farozainen lan-baldintzak nabarmen hobetu dira. Izan ere, askoz ere prestakuntza hobea dute, eta lanean jasan beharreko baldintzak ere hobeak dira.

Euskal Herriko hamahiru faro
Iturria: Rafael García Lecue
IzenaKokapenaNoiz piztu zenArgi keinuakHelmena
BIARRITZSaint-Martin punta. I=43°-29, 6NL= Io-33',W Itsas mailatik 73 metrora eta lehorreko mailatik 47 metrora.1861ean. Lanak 1853an hasi ziren.2 argi-zuri 10 segunduro.29 milia
Eraikina oktogonala da eta bi solairukoa. Dorrea, berriz, kono-enbor formakoa eta kupula beltzekoa.Biarritz modeloizenez ezagun egin dira horrelako faroak. Udatiarren eremu batean dago kokatuta, eta bertara iristea oso erraza denez, munduko farorik.
HIGERIzen bereko lurmuturrean, Hondarribiatik 3 kilometrora. I=430-23,6NL=l°-47, 4W. Itsas-mailatik 63 metrora eta lehorreko mailatik 21 metrora.Lehen faroa 1855an piztu zen, eta 1874an suntsitu zen. Gaur egungo faroa (hasierako kokapenetik 150 metrotara kokatu zena) 1881ean piztu zen 1881.2 argi-zuri 10 segunduro.23 milia
Harrizko lau angeluko dorrea.
PLATAIzen bereko lurmuturrean, Pasaiako portuko mendebaldeko ahoan, herritik 2,5 kilometrora. I=43°-20?, 1N L=1°-56W. A Itsas-mailatik 151 metrora, lehorreko mailatik 13 metrora.1855/10/10Lau segunduro argi zuriko gordeketa bat13 milia
Almenadun eraikin zuria.
SENEKO-ZULUAPasaiako portura sartzeko kanalean, mendebaldeko ertzean. 1=42"-20NL=1°-55',5W. Itsas-mailatik 50 metrora eta lehorreko mailatik 7 metrora.1.909Faroa norabidekoa da eta 12 segunduro, 2 gordeketa egiten ditu honelako argiekin: - 129º,5-154°,5 (25°) sektorean argi berdea, 3 miliako helmena duena; - 154º,5-157º(2°,5) sektorean argi zuria, 6 miliako helmena duena; - 157º-190°(33º) sektorean argi gorria, 3 miliako helmena duena.3-6 milia
Harrizko eraikinaren gainean prisma formako dorrea era kupula zuria.
SANTA CLARAIzen bereko uhartean, Donostian. I=43º-19º,3N L=lº-59'9W. Itsas-mailatik 51 metrora eta lehorreko mailatik 10 metrora.1864/01/15Argi zuria 5 segunduro9 milia
IGUELDOIzen bereko mendian, Donostian. I = 43°-18º,9N L=2o-00',7W. Itsas-mailatik 132 metrora eta lehorreko mailatik 13 metroraLehenengoa suntsitu egin zen (1778)  eta gaur egungoa  1865ean piztu zen.(2+1) argi zuria 15 segunduro.26 milia
GUETARIASan Anton uhartean,Getariako Arratoiaizenez ezaguna dena. I=43º-8',6N L=2º-12', 1W. Itsas-mailatik 91 metrora eta lehorreko mailatik 14 metrora1.8634  argi-zuri 15 segunduro.21 milia
ZUMAIAZumaiako itsasadarreko mendebaleko ertzean, justu sarreran, San Telmo mendian. Mendi horrek arrezife lerro bat du iparraldeko aldean, eta faroa beheko Talaian dago kokatuta. 1=43°-18', 1NL = 2°-15?,1W. Itsas-mailatik 39 metrora eta lehorreko mailatikl 12 metrora.Lehen faroa (1870/9/15) suntsitu zen, eta berria 1881ean piztu zen(1+3) gordeketa 12 segunduro12 milia
SANTA CATALINAIzen bereko lurmuturrean, Lekeition, herritik 1,5 kilometrora, ermita ondoan eta itsaslabarraren ondoan. I=43º-22',6W. Itsas-mailatik 44 metrora eta lehorreko mailatik 13 metrora.1.862(1+3) 20 segunduro.17 milia
MATXITXAKOIzen bereko lurmuturretik 200 metrora, faro zaharraren atzean. I=43º-27?,2N L=2º-45?,2W. Itsas-mailatik 120 metrora eta lehorreko mailatik 20 metrora.1.909Argi-zuria 7 segunduro.24 milia
GALEAGetxon. I=42°-22',4N L=3°-02'W. Itsas-mailatik 82 metrora eta lehorreko mailatik 8,5 metrora.Lehen faroa 1852/08/01an piztu zen. Bigarrena 1905ean piztu zen, eta itsaslabarra erori ondoren, faroa lekuz aldatu behar izan zen 1950/01/12an.Argi zuria, 8 segunduro 3 distira.19 milia
LA AVANZADAAlgortan, Ereagako hondartzatik 150 metrora. Bilbotik 14 kilometrora, Arriluzeko kaiaren ondoan I=43º-20,4'N L = 3°-00',7W.1.939Argi izarniatzaileak: - Zuria 19º-135º(160) sektorean; -  Gorria 135º-150º sektorean.11  milia
CONTRAMUELLEEAlgortako kai-muturra Begoñako Punta hasten da, Ereagako hondartzaren hegoaldean eta 1131 metroko luzera du. Kai-mutur horren bukaeran dago kokatuta faroa I = 43"-20,6' N y L=03º-01,6'W. Foku-planoa dauka. Itsas-mailatik 20 metrora eta lehorreko mailatik 18 metrora.1.9034 argi-gorriko diztira 14 segunduro.6 milia
S