Kontzeptua

Eza

Eza euskaraz ukapena esan nahi du. Ondasun materialen inguruan gezurra esaten denean, gero ordaindu beharra dago edo zigorra jaso. Batek 100 anega arto batu dituela esan eta benetan 120 bildu baditu, gero Marik aitortu ez diren 20 horiek kenduko dizkio ("eza'ri emanak", hau da, ukatu direnak). Esaten badu 15 upel sagardo bete dituela, eta benetan 10 baino ez baditu bete, 10 horietarik 5 kenduko zaizkio, hau da, gainetik aitortu dituen bezain beste upel kenduko zaizkio ("baia'ri emanak", hots, gainetik aitortu direnak). Horrela, sinesmen herrikoiek diote Marik baiaren eta ezaren lepo bizi dela. Lamiak ere horren lepo bizi dira. Ildo horretatik doa istorio herrikoi hau:

"Aketegi'n artzai bat sartu ementzan ardi baten billa. An ementzeoon Mari; eta artzaie ikusi-ta, asarre beteen, ari eltzea ementzijoon. Baño artzaiek lepoti beera errosariook sartu ementziotzan. -Kendu ook, kendu ook, deadar eitte'ementzoon Mari'k. -Bai, emendi ateatzen banaun, eantzun ementzion artzaiek. Bizkarreen artu-ta. atea ementzoon. Eta an, ate-aurreen, artzaiek kendu errosariook. -Obeek egin dik ondo ikasie etorri aizen eta nere lagunek emen ez diren, esan ementzion Mari 'k. -Nun ditun bada ire lagunek? Or dittuk EZBAIEN amarrenak biltzea jaunak."

Mendiurkullu baserriko Felipe Aguirrek kontatua (Ataun), 1971ko maiatzaren 30ean.

Erref. Jose Miguel de Barandiaran: Mitología Vasca, 1921, 11. or. 68-69 orr., Mitología Vasca, 102, 103 Madril, 1960.