Literatoak

Elkoroberezibar Larrañaga, Miguel Angel

Euskal idazle eta ikertzailea Bergaran (Gipuzkoa) jaio zen 1966ko apirilaren 13an.

Deustuko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziatua, Donostiako Easo Politeknikoko irakaslea da. Paraguaiko Historia Akademiako urgazlea ere bada eta kudeaketa sistematan aditua.

Bilboko Enseiucarrean literatur aldizkariaren sortzailea eta bere lehenengo zuzendaria izan zen eta baita Bergarako Berrigara astekariarena ere. Bergarako Goienkaria eta Donostiako Irutxulo astekarien sortzaile taldekoa izan zen. Euskal prentsa lokalari buruz hainbat artikulu idatzi ditu eta euskal literatur aldizkariak izan ditu aztergai.

Berrigara, Goienkaria, Jakin, Ttu Tuá, Enseiucarrean edota Egan bezalako aldizkarietan, besteak beste, agertu izan dira bere idazlanak eta baita idazle askoren artean eginiko edizioetan ere. Auñamendi Eusko Entziklopedian kolaboratu du. Hainbat ipuin lehiaketa irabazi ditu eta literatura lehiaketetan epaimahaiko aritu izan da. Pintura eta argazki erakusketak ere antolatu izan ditu.

Idatzitako liburuak:

  1. 1987: Palamedes. Deustuko Unibertsitatea.
  2. 1988: William Wordsworth, politikaria eta poeta; Renate Zoellner (Itzulpena). Deustuko Unibertsitatea.
  3. 1997: San Martin. Gurutzebidea eta bidegurutzea. 1597-1997. Bergarako Udala.
  4. 2000: Usarraga. Gipuzkoako batzar bereziak (Askoren artean). Gipuzkoako Foru Aldundia.
  5. 2004: Poetikak eta arte ekinbideak euskal trantsizio politikoan. Disidentziak oro (Askoren artean). Gipuzkoako Foru Aldundia.
  6. 2006: Domingo de Irala y su entorno en la villa de Bergara. Academia Paraguaya de la Historia.
  7. 2009: Serafin Esnaola. Herrigintzaren erretratua. Autorea editore.
  8. 2011: Domingo de Irala y su entorno en la villa de Bergara (2. edizioa). Asunciongo Euskal Etxea (Paraguai).
  9. 2012: Euskal Literatur Aldizkariak. [Kontsulta data: 2013ko apirilak 29].