Literatoak

Echezarreta Hurtado de Amézaga, Ramón (1979ko bertsioa)

Idazlea. Durangon jaio zen 1808ko urtarrilaren 23an. Abokatua zen. 38 urterekin argitaratu zuen bere euskal ekoizpen bakarra, Gurutzietaco ikustamenac eusquerazco verba neurtubetan R. E. Durangocuac ipinita. "Viacrucisen estanpak, Durangoko E.E.z osatutako euskarazko bertsoetan". 1868an Durangoko historia bat argitaratu zuen Antonio de Trueba jaunarekin batera. Durangon hil zen 1879an.

Bernardo ESTORNÉS LASA