Enpresariak

Echevarria y Rotaeche, Federico de

Bilbao, 1840-08-01 - Bilbao, 1932-01-30. Industriari eta enpresari bilbotarra.

Euskal Herrian -eta berezitasunez, XIX. mendeko Bizkaian- bertako burgesiaren kide zirenen artetik edo beste jatorri apalago batzuk zituzten eremuetatik ontzigintza, meatze-ustiaketa edo siderurgia modernoarekin zerikusirik zuten negozioetan jasotako arrakastaren ondorioz gizarte-mailan gora egin zuten gizaseme-aldra hautatu bat sortu zen.

Gizakiok, euretariko askok behintzat ikasketarik izan ez arren enpresa esperientzia luzea zutenak izanik, behin baino gehiagotan eraberritzearekin edo, gutxienean ere, eurei zegozkien arloetan aitzindari bihurtu zituzten teknologia inportazioarekin zerikusia zuten ekimen asko bideratu zuten. Federico Echevarria, zalantzarik gabe, hautatutako talde honetako kide izan zen.

Bere irudia kokatzea zaila den arren -enpresa gizona, politikaria, polifazetikoa izan zen-, Federico Echevarriak teknikaren historian eta berezitasunez euskal siderurgian toki berezia du. Bere bizitzarako hurbilpen labur batek euskal industrializazioaren historiaren gurutze-bidezko unea erakusten digu.

Jatorri apaleko latorrigile baten semea, Federico Echevarria Bilboko Zazpi Kaleetan jaio zen. Bere heziketaz ez dago datu zehatzik, baina litekeena da sendi-negozioaren berotasunean hezi izatea. Behin bere ikasketak burututakoan, Itsasoz bestalderako artikuluen esportaziorako Merkataritza Etxea zabaldu eta beste merkatal-eragiketa batzuetan aritu zen. Garai hartan Bilbok ez zuen oraindik hiri-telefonorik (lehenbiziko ezarpen-ahaleginak porrot egin zuen). 1867an, Echevarriak zerbitzuaren emakida eskuratu zuen eta egoitza nagusia Barakaldon ezarri zitekeen aukeraz aritu zen, horretara errekaldeko herri guztiak sarearekin bat egin zezaten. Lehen negozio honen arrakastak irabazi handiak eman zizkion.

Federicok bizkaitar industriagintzari egin zion ekarpena ezin balioetsi daiteke Begoñako auzoarekin eta Bilborekin beti uztartu izan den ijeztzerako euskal industriaren sortzaileetariko bat izan zen Echevarría S.A. enpresa aintzat hartu gabe. 1878an -bere aitarekin eta Jose anaiarekin batera- Recalde baserria eta inguruko lur atalak erosi zituenean ezarri zuten helburua latorri-estanpazio eta ijeztzerako tailer txiki bat eraikitzea, gerora begira galdaregintza eta bainu galvanizatuetara hedatuko zena, izan zen. Hamar urte geroago besterik ez bere esparruan berrikuntzak sartzen zituen enpresa aurrendari bezala Echevarria Hnos. Konpainia sortu zen. Zentzu honetan erabat garrantzitsua izan zen 1886an gertatu izandako Errekaldeko olaren hedakuntza, horrekin hasten zelako mundu guztian komertzializatzera iritsiko zen ferratzeko untzegintza. Nabarmen aipatu beharra dago ere Frederick Siemensekin (1826-1904) latorrizko tren batzuekin batera estatu espainiarrean muntatutako Siemens altzairuzko lehen labea Echevarria ezartzera zetorren izenpetutako lankidetza teknikorako hitzarmena; horretara transferentzia teknologikoa siderurgia-industriaren hedapenerako ezinbestekoa zen arloetariko bat argi nabarmentzen zen.

1901ean Federicok Kastrexanan zegoen Santa Ana alanbreen lantegia eskuratu zuen, bere aitak sortutako siderurgia-lantegien industria-hedapenari hasiera emanez. Hilabete gutxira aipatutako lantegi hori Errekaldekoarekin burdinbide bati esker bat egin zuen, eta behingoan, hasitako siderurgia-egitasmoa ziurtatu eta sakabanatzera bideratutako ekimen-mordo bati ekin zion (horrela, adibidez, Santa Ageda Galdategia eta Burdinola erosi zituen, eta tresneriaren konponketa eta eraikuntzarako tailera ere sortu zuen). 1903an sozietate komanditarioaren bururakizuna izan zuen, hau da, enpresa-ondarearen zatiketarako arriskua baino bere seme guztiak (hamar guztira !!!!) parte izan zitezen sozietate baten bitartez Errekalde eta Kastrexanako lantegiak bat egitea hobe zenaren bururakizuna; horren zioa 1902an elikagaien merkatari-sendia bateko kide izandako Felipa de Zuricalday emaztearen heriotza izan zen. Emaitza Federico Echevarria e Hijos sozietatea izan zen eta baita ekoizpen-mailan ikaragarrizko gora egitea ere (2.500 tona altzairu urtero).

Guda Handiak berekin Europan beharrizan eta erantzun berriak ekarri zituen, baina egiterakoan jarrera neutralak aldeztu zituzten herri haietako siderurgia eta altzairuaren arloetan onurakor, nahiz eta hitz hau erabiltzea arbuiagarri izan daitekeen, eragin zuen. Echevarriak orduan bere instalazioak modernizatu egin zituen eta 1920an sozietate ezezaguna izatera antzaldatuz. Lehendabiziko ondorioa altzairu mehe eta bereziak egitea izan zen, Mariano Herran eta Santiago Vallhonrat ingeniari eragileen ohorez HEVA izenez salduz (egitez, saiakerak 1915ean hasi ziren). Gudagiroak bultzatuta, S.A.Echevarriak bere arorik oparoena bizi izan zuen: bere langile-kopuruak gora egin zuen (1920an 780 izatetik 1930ean 1300 izatera igaro zen) eta baita finantza errentagarritasunak ere (1925-30 bitartean %4tik %8ra bitartean) -izatez, esparru bereko enpresarik gehienak antzerako jarduera izan zuten-, eta hain da hori horretara ze, horri eskerrak, 1929tik 1931ra bitarteko depresio handiaren urteak saihestu ahal izan zituen.

Enpresa eta merkataritza munduetan Echevarria bereziki bere interesen dibertsifikazioagatik eta baita bazkide, akziodun edo aholkulari izan zen enpresa eta arlo ugariengatik ere goraipatua da. Berrogeiak bete zituenean, bizkaitar industrializazioan esanguratsuenetarikoen artean diren enpresaren batzuetan parte hartu zuen, bere gogo berritzaile eta izaera ekintzailea (eta, oldarkorra, baita) nabarmentasunez erakutsiz. Europarako totxoak ekoiztea aurkitu nahian, beste batzuekin batera Metalurgia y Construcciones de Vizcaya (La Vizcaya) sortu zuen 1882an; 1888an, Sestaon, La Iberia, latorrigintzarako enpresa sortu zuen; Bizkaiko Labe Garien administrazio kontseiluko kide ere izan zen (1902an, eratu zen unetik aurrera) eta 1886an Bilboko Nabigazio, Industria eta Merkataritza Ganbararen antolatzaileetariko bat ere izan zen. Honelako bere bizitzari buruzko biografia baten, ez dago bere parte hartze eta ekimen zerrenda luze guztia adierazteko behar besteko tokirik.

Bitxia da, beste bere ekimen batzuen artean 2. Guda Karlistan zehar alde liberalean izan zuen partaidetzak eta 1910ean Bizkaiko Alderdi Liberalaren sortzaile izatearren -eta lehenbiziko lehendakaria- eta 1919an Liga de Acción Monárquica soru izanagatik eta ekintza politikoetan izan zituen parte hartze zenbatezinen (ez zen alferrik, fue regidor del Ayuntamiento de Bilbao en 1872 eta 1873an Bilboko Udaletxeko agintari eta 1899an Bizkaitik diputatu eta 1901-1910 eta 1916 Senatore izan) eraginari esker, bere abizena enziklopedietan eta beste iturburu batzuetan ere politikagintzarekin uztartu izan dena ikustea.

  • Ignacio Arana Pérez, Eduardo J. Alonso Olea, 'Federico Echevarría Rotaeche (1840-1932)', in: Eugenio Torres (zuz.), Los 100 empresarios españoles del siglo XX (Madrid: LID Edit. Empresarial, 2000), 28-33;
  • Isidoro Delclaux Aróstegui, Pequeña historia de un desarrollo singular (Bilbao: Induban, 1975), 145-146.