Sendagileak

Echegaray, José

1806an Zaragozan jaiotako mediku eta zirujaua. Jatorri euskalduna zuen. 1869an Madrilen hil zen.

Madrileko Albaitaritza Eskolako irakasle izan zen eta Nekazaritzako errege kontseilari. Hainbat lan kaleratu zituen, besteak beste: Elementos de Agricultura teórico práctica (1852); Estudio de la Agricultura, Insectos que destruyen las alfalfas, Del cultivo de la vid, etab.