Konposatzaileak

Durango de Los Arcos, Matias

XVII. mendeko bigarren erdian bizi izan zen kapera maisu nafarra. Seguruenik Faltzesen jaio zen. 1698ko azaroaren 11an hil zen Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa).

Tomas Micieces Leongo katedraleko kaperako maisua zen garaian koruko morroi izan zen. Lothar Siemensen ustez, Micieces Toledora joan zenean bere bi ikaslek jarraitu zioten: bat Matias Durango zen eta bestea Miguel de Irizar. Dena dela katedral honetako dokumentuetan ez da bi musiko nafar hauen aipamenik ageri.

1678an Logroñoko kolegiatako kapera maisua izendatua izan zen, 1686 arte egon zelarik postuan. Urte horretan bertan Palentziako katedraleko musikari arpista eta tenore izendatu zuten. Berehala Faltzeseko kolegiatako kaperako magisteritza lortu zuen. Postu honetan 1695 arte egon zen, orduan Santo Domingo de la Calzadako (Errioxa) katedraleko kapera maisu izendatu bait zuten. Plaza hau lau urtez bete zuen, hil zen arte.

Bere lan gehienak Santo Domingo de la Calzadako katedraleko artxiboan gorderik daude.

CRG