Sendagileak

Dorronsoro Montes, Andrés

1900. urteko azaroaren 10ean Sotosalvosen (Segovia) jaiotako medikua. Sevillan 1979an apirilaren 25ean hil zen.

Jatorri euskalduna zuen. Madrileko Unibertsitatean egin zituen Medikuntza ikasketak. Kirurgia Orokorrean eta Traumatologian espezializatu zen eta Huelvako ospitaleko kirurgia arloko buru izan zen. Horrez gain, Espainiako azken gerra zibilean zehar abangoardiako ospitaletako kirurgia-taldeko buru izan zen. Sevilla eta Valentziako Medikuntza arloko akademiko laguntzaile.