Arkitektura

Chivite upeltegia. Cintruenigo

Chivite Nafarroako jatorri-deitura duen upeltegi zaharrena da. Gaur egun, punta-puntako enpresa bilakatu da: 48 herrialdetan saltzen du ardoa eta bere ekoizpenaren %68 esportatzen du.

Bertute ugari badu ere, azpimarratzekoa da haritz frantses eta amerikarrez egindako 12.854 upelen kalitatea eta Arinzanoko jaurerrian duen bodega ikusgarria, Rafael Moneo arkitekto ezagunak diseinatutakoa.