Kimikariak

Casiano Mayor, Martina

Kimikalaria. Madril, 1881ko urtarrilaren 30ean jaioa. - ?.

Euskal Herriaren historian zientzia- edota ingeniari emakumeak aurkitu nahi baldin badira, jakintza-arlo guztiak era nabarmen batez gizonezkoek hartuta dituztenaz ohartuko gara.

Arrazoi askorengatik, dela goi-mailako ikasketak egiteko eskubidea ukatu egiten zitzaielako, edo ikastetxeetan eta zientzia-elkarteek jartzen zizkioten betoagatik, zientzia- eta teknika-ikerketei buruzko lanak egin edo argitaratuz zituzten emakumeen eredu gutxi aurkitu daitezke. Aipatutako egoera hori Martina Casianorn eredu bakanez -"bakana", zientzia-lanen argitalpenari dagokionez- ilustratzeari ekingo diogu.

Jaiotzaz Madrilekoa zen arren, ez zuen hiriburuan irakasle lez lanik aurkitzerik izan, eta 1905eko martxoan Cuencara aldatu zen Horcajo de Santiagoko neskatxoen eskolan, lehiaketa bitartez, irabazitako andereño-lanpostua betez.

Urte bereko uztailean bere lanpostua Bilbora eraman zen, hiri honetan bere lanbidezko ibilbide osoa garatu eta bertako irakasle lanean Bizkaiko Andereñoen Eskola Arruntean (1931ra arte behintzat, 1911-1914ko tartea izan ezik) jardunaz. Bertan, aritmetika eta geometriaz gain fisika, kimika eta historia naturala irakatsi zituen baina beste laterri batzuetan zientzia esperimentalen egoerez argibideak ere izan zuen: unibertsitate alemanez arduratuz, bereziki Marburg eta Leipzigekoetan, bere xedea bertan ezarri zuen.

Bilbon bost urte eginaz, Casiano, Alemanian kimika ikasketak burutzeko zientzi Ikerketa eta Ikasketak Zabaltzeko Batzordeak (IZB) urtero antolatzen zituen beka-deialdietara aurkeztu zen. Horren zioa "la necesidad de ampliar horizontes" izan zen; helburua , "sacar de la rutina en que se encuentran encerradas estas asignaturas en las Escuelas Normales" izaera praktikoz jantziz. Casianok beka eskuratu zuen: IZBk, hala ere, beste bat eman zion, lehendabizi Jose Casaresek (1865-1961) Madrilen zuzentzen zuen Azterketa Kimikorako Laborategiko teknikekin jabetu zedin. Edozein kasutan, Casiano IZBk beka eman zion lehen emakumea izan zen.

Alemaniarako joateko bere beka-eskabidean (1912ko otsailaren 7an) erantsi zuen zioen adierazpenak zientzia- eta pedagogia-gaietan aldeztu zuen birsorkuntzaren muina azaltzen du. Egungo egoerekin antzekotasunak aurkitzeko besterik ez bada ere egokia da berton azaltzea:

"Ez dugu laborategirik dirurik ez dagoelako, eta erantsi behar genuke dagoen apurra zertan erabili ere ez dakitela. Gurpil zoro horretatik ez dugu berehala ihes egingo: laborategirik gabe ez da zientzialarik egongo, eta zientzialaririk gabe ez da laborategirik egongo. Horixe da Batzordearen zeregin nagusietako bat: zientzialariak kanpotik ekartzea, Espainia egoera honetatik irteteko ahaleginak egitea, industriaren atzerapenaren jatorria baita" (Magallón, 2006: 69).

Alemaniarako -IZBren bigarrena- beka eman ondorengo hamabi hilabetetan zehar Casianok, azken pedagogia metodoez argibideak jasoz, mintegi eta eskolak ikusiz batera Clemens Schaefer (1878-1968), Arthur Hantzsch (1857-1935) eta Norbert Wiener (1894-1964) irakasleekin ikasteko aukera izan zuen mundu mailako ospea zeukan Leipzigeko Unibertsitatean elektrokimika-gaietan lanean jardun zuen.

Bere 1913an izandako etorreraz geroztik, Bilboko Eskola Arruntean bere ekimen eta karguez jabetu zen. Ea aldi berean, argitaratu ez zen baina Bilbon 1915ean argitaratutako Experimentos de física liburua idazteko pizgarri izan zuen bere ikaskuntza guztian jasotakoaren memoria (La enseñanza de las ciencias) idazteari ekin zion. Lan horren berezitasunaren adierazle Casiano Estatu guztian fisikari buruzko eskuliburu bat argitaratzean lehenengoetariko bat izana da, lehenengoa ez bada. Bestalde, 1923ko abuztutik aurrera Bilboko eguraldi-behatokiaz -hori ere ohizkanpokoa- arduratu zen. Bere beste kargu batzuei dagokienez Eskola Arrunteko Idazkaria izana (1909-1915) eta lehiaketa jakin batzuetako epaimahaikide izan zen.

XX. mendearen hasieran kimikak eta fisikak izan zuten garapen handian zehar, Europan barrena arlo horietan erakundeetan eta baita gizarte-mailan ere etengabe arbuiatuak ziren emakumeak aurkitzen ditugu. Espainia, ikusezintasuna (arbuiatzea ez) izan zen ohiko jarduna eta hoberenean ere, nolabaiteko aitatasuna, etorkortasuna edo adeitasunaren riktusen bat... Martina Casianok bera izan dezakegu eredugarritzat.

Madrileko Farmazia Fakultateko Casares eta Santiago Piña irakasleek bermatuz, Casiano, azterketa kimikoei buruzko egin zituen ikerketengatik Fisika eta Kimikako Espainiar Elkarteko kide izendatua izan zen (martxoaren 12an). Hautaketa honek zientzia-mailako merituen adierazle bezala balore potentzial handia zeukan, eta ondorioz lanbide-mailan gora egin ahal izateko balio zuen. Hala ere, Elkartearekiko erabat oharkabe igaro zen; izatez, bederatzi urte beranduago, elkarteko Lehendakariak Carmen Pradeli zorionak ematen zizkion Elkartean sartzen zen "la primera mujer" izatearren.

Azken finean, Casianok ezin izan zion izendapenari etekinik atera, hori Dorotea Barnes (Iruña, 1904) eta Felisa Martín Bravo (Donostia, 1898) bezalako ikertzaileentzako bakarrik zelako, biak curriculum bikaindunak. Dorotea Barnesek 1928an, Enrique Moles (1883-1953) eta M. Gutierrez de Celisen laguntzaz eta bazkide izendatua izan ondoren, zistinari buruzko tesiaz Kimika Doktore titulua lortuz atzerrian ikertzeko ateak zabaldu zizkion; izatez, bere ikasketak Massachussetsen eta Yaleko Unibertsitatean (EE.BB.) eta Yaleko Unibertsitatean eta baita Grazen (Austria) ere zabaldu zituen, gerorago A.Catalan-en zuzendaritzapean Kimika eta Fisikarako Nazio Institutuan sartuz. Felisa Martin Bravo, Blas Cabrerak (1878-1945) eta Gil Garciak 1922an aurkeztuta, gerora Cambridgen (Ingalaterra) bere ikerketei jarraipena emango zizkion egitura kristalinoei buruzko ikerketa baten bitartez Fisikan Doktoregoa titulua lortu zuen lehen emakumea izan zen.

(1915) Experimentos de Física. Bilbao; "La enseñanza de las ciencias" (Bilbao, 1913), Ikerketen Zabalkuntzarako Batzordearen (IZB) Artxibategian utzitako eskuizkribua.

  • Administrazioaren Artxibategi Nagusia, Hezkuntza Ministerioaren Fondoa, 13996-65 Paper-sorta (zerbitzu-orriak) eta 7486-26;
  • MAGALLÓN, Carmen (2006) "Mujeres en las sociedades científicas. Martina Casiano Mayor: la primera socia de la Sociedad Española de Física y Química." Revista Española de Física 20(2), 62-69;
  • MAGALLÓN, Carmen (1998). Pioneras españolas en las ciencias. Las mujeres del Instituto Nacional de Física y Química. Madrid: CSIC (122-147 eta 312-313 orr.);
  • MAGALLÓN, Carmen (1997) "Mujeres en las ciencias físico-químicas en España: el Instituto Nacional de Ciencias y el Instituto Nacional de Física y Química (1910-1936)." Llull 20 (39), 529-574.