Literatoak

Cano Jauregi, Harkaitz (2001ko bertsioa)

Lafaro doi-doian sartzen zen zerraldo hartan. Jendeak xehetasun hura ikusterik ez bazuen ere, zapatarik gabe sartu behar izan zuten hilkutxan, kabituko bazen. Begiak erabat zabalik zituela hil zenez, betazaletan bi Heineken txapa jarri behar izan zizkioten begiak ixteko. Apaizak funtzionario bat balitz bezala hitz egin zuen eta kezkatuago zirudien bere itxuraz beste ezertaz baino: hiru aldiz lisatu zituen kasuilaren pleguak, hileta elizkizunak iraun zuen bitartean. Baina hori ez zen okerrena izan: inortxok ere ez zuen negar egin Alfaro jaunaren hiletan.


"Lafaro cabía muy justamente en aquel ataúd. Si bien la gente no podía percatarse del detalle, se vieron obligados a meterlo sin zapatos en la caja, para que cupiera. Dado que murió con los ojos completamente abiertos, le tuvieron que poner a cada chapa de Heineken en los párpados, para cerrarle así los ojos. El sacerdote habló como un funcionario y parecía más preocupado por su aspecto que por otro cualquier asunto: estiró tres veces los pliegues de la casulla en el transcurso del funeral. Pero no fue eso lo peor: nadie lloró en la ceremonia por el señor Lafaro."

(Telefono kaiolatua, Edit. Alberdania, 1997)