Kirolariak

CALLEJO SOROZABAL, Begoña

Begoña Callejo (1964-2022), Amara auzoko donostiarra, entrenatzaile, jokalari eta zuzendari nabarmena izan zen, emakumezkoen saskibaloiaren aitzindaria.

9 urterekin Amarako Carmelo CBC taldean jokatzen hasi zen, eta 14 urterekin Klubeko beheko mailetako entrenatzailea ere bazen. Horrela hasi zen bere pasio nagusia izango zena, saskibaloia. Pasio horrek pertsona eta talde guztiak kutsatu zituen.

Hamar urtez, 1973 eta 1983 artean, kantxetan aritu zen jokalari gisa. 1980an bigarren mailara igo zen, eta 1983an lehen mailako Donosti Las Banderas taldeko jokalaria izan zen.

Orduan nabarmendu zen entrenatzaile gisa.

22 urterekin, 1987an, CB Donostiko entrenatzailea izan zen, ardura hori lortzen zuen emakumerik gazteena, taldea Lehen Mailara igotzera eramanez. 1990-1991 denboraldian, FIBAk antolatutako Ronchetti Europako Kopako final-laurdenetara eraman zuen taldea.

Carmelo CBC, CB Donostia, CB Lasarte-Oria eta Txingudi Saski Baloi K.E. taldeetako entrenatzailea izan zen, azken hau, 1999-2000 denboraldian Ohorezko Mailara eraman zuelarik.

70eko hamarkadaren amaierako eskola ligetatik, 2002. urtera arte lehen mailan eta maila gorenean, 32 urte eman zituen emakumezkoen saskibaloi taldeak entrenatzen. Sail teknikoetan edo zuzendaritza-taldeetan une eta fase desberdinetan egindako ekarpena ahaztu gabe

2002an saskibaloi aktibotik erretiratu bazen ere, bere jarduera profesionala Gipuzkoako kirolarekin eta bere protagonistekin etengabeko harremana mantendu zuen.

Begoña Callejoketa bere saskibaloiarekiko grina eta profesionaltasunak, ehunka emakumeri bidea erraztu diete. Eta zailtasunez jositako garaian egin zuen; emakume gazte batek entrenatzaile eta zuzendari lanak bere gain hartzea eta maila gorenean egitea ez zen baitzen batere ohikoa.

Haren gizatasun handia, eskuzabaltasuna eta alaitasuna izan ziren haren zigilu pertsonala.