Konposatzaileak

Boyer García, Mercedes Ignacia

Konpositorea eta zuzendaria, Sor Margarita de Jesus izenez ezaguna. Beasainen jaio zen 1911ko urriaren 23an. Jarraian bere familia Donostiara etorri zen. Donostian hil zen 1995eko azaroaren 22an.

Solfeo, bokalizazioa eta kantua ikasi zuen Maria Teresa Hernandezekin. 23 urte zituenean, Donostiako Ama Domingotarren monasterioan sartu zen eta 1936an moja botoak egin zituen da. Elkarte horretako koruko zuzendari era abeslari bilakatzen da. Gainera, Luis Arteagarekin armonia eta konposizioa ikasten jarraitzen du. Monasterioko konpositorea eta kronista izatera ailegatu zen.

Bere musika lan gehienak kutsu erlijiosoa daukate, jainkozko ofizioari musika jartzen dioten konposizioak azpimarratuz. Horietaz gain, beste bi meza, Salbea eta Ama Birjiñari eskainitako bi kanta dauzkagu. Bere lan batzuk argitara eman ziren Lazkaoko Aita Beneditarrei esker, baita Beasaingo Udalari esker ere.

  • ERESBIL: Dokumentazio saila, D1/BOY-01. Zufiaurre Goya, Jose. Doña Mercedes Boyer Garcia edo Sor Margarita de Jesus.