Aktoreak

Bilbao Goioaga, Marivi

Aktorea. Bilbon jaio zen 1930eko urtarrilaren 22an eta hiri berean hil zen 2013ko apirilaren 3an.

Akelarre eta Bilboko Hispaniar Kultura taldeak antolatutako antzezlanekin hasten da antzerki munduan. Bere zine-hastapenak Juanma Ortuoste eta Javier Rebolloren Lan Zinema bilbotar ekoizleari uztartuta daude. Bere karrera hasieran haiekin lan egiten du Agur Txomin (1979) laburrean eta eurekin ere estreinatzen da metraje luzedun pelikula baten (Siete calles, 1981).

Une horretatik aurrera Pedro Olearen Akelarre (1983), Javier Aguirreren La monja alférez (1986), Ernesto Telleríaren Eskorpion (1988), Juanma Ortuosteren El mar es azul (1989), Ernesto del Rioren No me compliques la vida (1991), Iñaki Artetaren Amor impasible (1992), Myriam Ballesterosen La leyenda de un hombre malo (1994), Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994) edo Ramón Barearen Adiós, Toby, adiós (1995) bezalako filmetan lanean jardungo duen euskal zinearen bigarren mailako aktoresarik garrantzitsuenetariko bat izatera iristen da. 1995an Daniel Calparsororen Salto al vacío (1995) estreinaldian parte hartzen du, Ortuoste eta Rebollorekin egin zuen bezala, berarekin ere konplizitate handia ezarriz.

1996an bere ibilbide profesionalaren aitorpen gisa Euskal Aktoreen Elkarteak emandako Besarkada Saria eta zio berdinagatik "El Mundo" egunkariak emandako V. Edizioko Keller Saria ere jasotzen ditu. Bere lanbideak aurrera darrai Daniel Calparsororen Pasajes (1996), Javier Rebolloren Calor... y celos (1996), Gerardo Herreroren Malena es un nombre de tango (1996), Daniel Calparsororen A ciegas (1997), Juan Ortuosteren Entre todas las mujeres (1997), Ramón Barearen Pecata minuta (1998) edo Joseba Salegiren Ione, sube al cielo (1998) bezalako lanekin.

2000tik aurrera bere karrerak beste bide bat hartzen du ondorengo zio garrantzitsu bi hauek eraginda: Euskal eta espainiar zinemagile gazte-talde berrien metraje laburreko serie batzuetan duen bere parte hartzea eta Aquí no hay quien viva telebista-serieari esker duen telebista-arrakasta ikaragarria. Film laburren artean nabarmendu beharrekoak: Borja Cobeagaren La primera vez (2001), Borja Cobeagaren Éramos pocos (2005) eta Eduardo Chapero-Jacksonen Alumbramiento (2007). Cobeagarentzako, birjintasuna galdu nahi duen atso inozo eta gozoaren eta, bestalde, asiloaren engainutik ihes egiteko edozer gauza egiteko gertu dagoen atsoaren paperean esperpentorako aipagarria den gaitasuna erakutsi zuen. Beste aktoresa batek nekez bete zitzakeen pertsonaia bi horiek berak adina. 2007an Oscarren banaketa ekitaldira joan zen Eramos pocos laburrak izendapen bat izan zuelako. Urte horretan ere Alumbramiento film laburrarekin Veneziako Mostrarako gonbitea izan zuen. Italiar zinemaldian filmak Europako Labur Hoberenari Urrezko Lehoia lortu zuen.

Baina Marivi Bilbaoren karreran arrakastarik handiena 2003az geroztik etorri zen, Aquí no hay quien viva seriean izan zuen parte hartzearekin. Bertan Marisa Benito, bere etxean bizi den eta ahizpari etengabe aurka egiten dion atso zahar garratz, adarjotzaile eta mingotsa interpretatu zuen. Paper horrekin 2004ko Aktoreen Batasunaren Telebistako Aktoresarik Hoberenari Saria eta 2005eko AVT Sarien Emakumezkoen Interpretaziorik Hoberenari Saria lortu zituen. Geroago seriea katez eta izenburuz aldatu zen. Izenburu berria La que se avecina izan zen eta Marivi Bilbaok antzerako ezaugarriak zituen Izaskun pertsonaia karakterizatu zuen 2012ko abuztura arte, orduantxe saioa uztea erabaki baitzuen.

Film luzeei dagokienez, 1999tik 2013ra, Enrique Gabrielen Las huellas borradas (1999), Juan Vicente Córdobaren Aunque tú no lo sepas (1999), Alex de la Iglesiaren La comunidad (2000), Javier Rebolloren Marujas asesinas (2001) (Euskal Zineari "El Mundo" Sarien X. edizioan Aktoresarik Hoberenari Saria), Pablo Bergeren Torremolinos 73 (2003) , Chus Gutiérrezen El calentito (2005), Aizpea Goenagaren Sukalde kontuak (2009), Borja Cobeagaren No Controles eta Paco Arangoren Maktub (2011) bezalako filmetan izan zuen bere parte hartzea nabarmendu behar da.



Telebistan eta zineman izandako arrakastaren ondotik aitorpenak eta omenaldiak iritsi ziren. Alumbramiento filmean egindako hilzorian dagoenaren paperak (ex aequo Cristina Plazarekin batera) Aktoresa Onenaren Saria eman zion Alacanteko V. Jaialdian (2008). Urte horretan bertan Marivik Huesca Hiria Saria jaso zuen Huescako Zinema Jaialdian, bere ibilbide profesionalaren aitorpen modura. Sariketa horren barnean Mariví Bilbao, una actriz con carácter liburua aurkeztu zen. Jesus Angulok idatzia eta Euskadiko Filmategiak eta Huescako Jaialdiak argitaratua. Eta urte berean, Zinemaldiaren barnean Euskal Zinemaren jardunaldian, Marivi Bilbaok Ama Lur Saria jaso zuen, Euskal Herriko ikus-entzunezko industriarentzat garrantzia handia izan duen pertsona baten ibilbide profesionala saritzen duena.

Euskadiko Filmategiak berriz ere omenaldia egin zion aktoresari Carlos Roldan Larretaren Secundarios vascos de primera 2 (2008) argitaratuta. Euskal Herriko zazpi aktore/aktoresaren ibilbide artistikoari buruzko ikerketa-lana zen hura eta Marivi Bilbao da zazpi horietako bat.

  • La interrogación, Bardají (19??), film laburra
  • Playa insólita, Javier Aguirre (1962), film laburra
  • Irrintzi, Mirentxu Loyarte (1978), film laburra
  • Carmen 3º G, Juan Marino Ortuoste (1978, maquillaje), film laburra
  • Agur, Txomin, Javier Rebollo (1979), film laburra
  • Siete calles, Javier Rebollo, Juan Marino Ortuoste (1981)
  • Akelarre, Pedro Olea (1983)
  • La monja alférez, Javier Aguirre (1986)
  • Eskorpión, Ernesto Tellería (1988)
  • El mar es azul, Juan Marino Ortuoste
  • Havana Club, Carlos Serrano (1990), film laburra
  • No me compliques la vida, Ernesto del Río (1991)
  • Amor imposible, Iñaki Arteta (1992), film laburra
  • Sálvate si puedes, Joaquín Trincado (1994)
  • La leyenda de un hombre malo, Myriam Ballesteros (1994), film ertaina
  • Lourdes de segunda mano, Chema de la Peña (1995), film laburra
  • Salto al vacío, Daniel Calparsoro (1995)
  • Malena es nombre de tango, Gerardo Herrero (1995)
  • Adiós, Tobby, adiós, Ramón Barea (1995), film laburra
  • Pasajes, Daniel Calparsoro (1996)
  • Calor... y celos, Javier Rebollo (1996)
  • Entre todas las mujeres, Juan Marino Ortuoste (1997)
  • A ciegas, Daniel Calparsoro (1997)
  • El trabajo, Igor Legorreta, Emilio Pérez (1998), film laburra
  • Pecata minuta, Ramón Barea (1998)
  • Las huellas borradas, Enrique Gabriel (1998)
  • Ione, sube al cielo, Joseba Salegi (1998)
  • Amor de madre, Koldo Serra, Gorka Vázquez (1998)
  • Aunque tu no lo sepas, Juan Vicente Córdoba (1999)
  • Jardines deshabitados, Pablo Malo (2000), film laburra
  • La comunidad, Alex de la Iglesia (2000)
  • Sara Mazkiaranen Hide & Jekill (2000)
  • Borja Cobeagaren La primera vez (FL, 2001)
  • Javier Rebolloren Marujas asesinas (2001)
  • Aitzol Aramaioren eta Juan Pérez Fajardoren Terminal (CM, 2002)
  • José María Goenagaren Tercero B (FL, 2002)
  • Pablo Bergerren Torremolinos 73 (2003)
  • Vicente Arandaren Carmen (2003)
  • Nacho Pérez de la Pazen eta Jesús Ruizen La mirada violeta (2004)
  • Carlos Sauraren El séptimo día (2004)
  • Ernesto Martínen El chocolate del loro (2004)
  • Dario Stegmayerren Entre nosotros (2005)
  • Borja Cobeagaren Éramos pocos (FL, 2005)
  • Chus Gutiérrezen El calentito (2005)
  • Joseba Vázquezen Trío de ases (FL, 2006)
  • Eduardo Chapero-Jacksonen Alumbramiento (CM, 2007).
  • Lala (CM, 2009) Esteban Cresporena
  • Trío de ases, el secreto de la Atlántida (2008) Joseba Vázquezena
  • Sótano (2008) Jon Cortogosorena
  • Sukalde kontuak (2009) Aizpea Goenagarena
  • No controles (2010) Borja Cobeagarena
  • Maktub (2011) Paco Arangorena.
  • Esto no es Hollywood,
  • La España herética (TVE) Victoria Sendónena,
  • Una casa de primera (TVE),
  • Vivir cada día (TVE),
  • Detrás del sirimiri (ETB) Antxon Urrusolorena,
  • Historias de la radio (ETB) Ramón Barearena,
  • Festival Fin de Año (ETB-1993),
  • Gala de actores (ETB) Ramón Barearena,
  • Las memorias de Karbo Vantas (ETB, 1994) de los hermanos Ibarretxe,
  • La vida en el aire (TVE, 1997) Ignacio Mercerorena,
  • Al salir de clase (Tele 5, 1997),
  • Entre dos fuegos (ETB, 1998),
  • Manos a la obra (Antena 3, 1998) Vicente Escrivárena,
  • Ada madrina (Antena 3, 1999),
  • Aventuras vascas (serie didáctica del Chanel 4 de la televisión inglesa, 2000),
  • Raquel busca su sitio (TVE, 2000),
  • Papa (Antena 3, 2001),
  • Hospital Central (Tele 5, 2001-2002),
  • Periodistas (Tele 5,2002),
  • Aquí no hay quien viva (Antena 3, 2003-2006),
  • Mis estimadas víctimas (Tele 5, 2005),
  • A tortas con la vida (Antena 3, 2005),
  • Show de la 3 (Antena 3, 2005),
  • ¡Apaga la luz! (TVE, 2006),
  • Mi querido Klikowsky (ETB, 2007),
  • La que se avecina (Tele 5, 2007-2012)
  • Angulo, Jesús: Mariví Bilbao, una actriz con carácter, Huesca, Huesca-ko Zinema Jaialdia-Euskal Filmategia, 2008, 166 or.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. Zkia., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.