Konposatzaileak

Bilbao Estefanía, Jesús María

Konpositore eta banda zuzendari bizkaitarra, Areetan jaioa (Getxo, Bizkaia) 1941ean.

Klarinetea eta fagotari buruzko musika ikasketak burutu zituen Bilboko Kontserbatorioan.

Konpositore bezala honako sari hauek jaso ditu: Oportoko (Portugal) 1967ko Dueroko Jaialdian accesita, Primitivo Onrraita Lehiaketan txisturako Konposizioan Hirugarren Saria, 1982ko Bizkaiko Aurrezki Kutxaren Lehiaketan Txistulari bandarako Konposizioan Hirugarren Saria, Bi Lehenengo Sari, 1994 eta 1996an, eta beste bi accesit, 1993an eta 1995ean, Bilbainada Lehiaketan.

1970ean, lehiaketa bidez kargua erdietsi ostean, Bilboko Udal Bandan klarinete kargua eskuratu zuen eta 1983an fagotaren postua. Gainera, Bilboko Orkestra Sinfonikoan fagot titularra izan zen 1974tik 1983ra bitartean.

Bilboko Udal Musika Bandaren zuzendari ordea izan zen 1990etik 1995era bitartean, azken urte horretan zuzendari izendatu baitzuten Urbano Ruiz Laorden, aurreko zuzendaria, hil ostean.

Era berean Txistulari aldizkarian lan egin du eta Axlor txistu, fagot eta piano-organorako hirukotearen fundatzaileetako bat izan zen.

Irakasle bezala, Errioxako Kontserbatorioan fagota irakasten aritu zen eta saxofoia eta klarineteko klaseak eman zituen Galdakao, Arratia eta Bilboko Musika Eskoletan.