Enpresariak

Bergareche Busquet, José María

Enpresari bizkaitarra, Bilbon jaioa.

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean eta Ekonomia Zientzietan Lizentziaduna.

1975ean "El Correo Español-El Pueblo Vasco" egunkariko gerentzian hasi zen. Bi urte geroago Estatu Batuetan publizitatea eta merkataritza eta enpresa kudeaketarako teknikak ikasi zituen.

Etortzean "El Diario Vasco"ren Idazkari Nagusi betearazle izendatzen dute garai horretan krisia larrian dagoen egunkari donostiarra berrindartzeko zeregina emanez. 1979an "El Correo Español-El Pueblo Vasco" egunkariko zuzendari-kudeatzaile izatera iristen da. 1966tik aurrera Espainiakoen artean hedapenik handiena duen "El Semanal", edo "MH Mujer de Hoy" eta "El Semanal TV" bezalako gehigarrien "Taller de Editores, S.A." edizio-enpresako lehendakaria da. 1997an"Telecinco" enpresako kontseilari izendatzen dute. Lurraldekako prentsaren liderra eta espainiar multimedia taldeen artean lehenengoetarikoa den "Correo" taldeko Kontseilari-ordezkaria.

"Grupo Recoletos" izeneko lehendakariordea izan da eta "Televisa", "Condesa" (Espainiar Egunkarien Partzuergoa) eta Egunkarien Sutapenerako Nazioarteko Elkartekoa ere. Espainiar Egunkarien Argitaratzaileen Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide ere izan da. Prentsaren Nazioarteko Institutuaren espainiar atala mahaiburua da eta Deustuko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluko kide, Euskal Enpresarien Elkarteko eta "European Publisher Council"eko kidea ere bada.

Correo Taldeak Madrilgo ABCrekin egin zuen fusioan garrantzi handiko pertsonaia izan zen. Vocento taldeko kontseilari-ordezkaria eta Lehendakariordea zela, 2004ko azaroan Espainiar Egunkarien Argitaratzaileen Elkarteko (E.E.A.E.) lehendakari izendatzen dute.

2005eko apirilean, Urrezko Mikrofonoa jasotzen du, izaera berezikoa, Punto Radio, irrati komertzialerako kate berri bat sortzearen aldeko apustua egitearren. Ekainean Miguel Moya saria -bere lehen edizioan, 2004ari dagokiona- Madrilgo Prentsa Elkarteak ematen duena, Elkarteak ematen duen lehendabizikoa, bere ibilbide profesionalagatik eta "como reconocimiento a una labor amplia y destacada dentro del campo del periodismo realizada por una persona no específicamente periodista". Saria Fernandez Gonzalez Urbaneja A.P.M.ko lehendakariaren eskuetatik jasotzen du. Sari honek bere izena "El Comercio Español" (1877-1887), "La Ilustración Hispano-Portuguesa" (1888) eta "El Liberal" 1890 eta 1906 urte bitartean izenekoaren zuzendaria izan zenarengandik jasotzen du. "El Liberal", "El Imparcial" eta "Heraldo de Madrid" bateratzen zituen Espainiar Elkarteko burua izan zen.