Lexikoa

berezko

Antzinakoen artean oso zabaldua zegoen munduaren ikuspegi animista; dena sakratu zen. Gerora, izadi-fenomenoek era berri batez, dibinitateetara jo gabe azaltzen hastean, profano kontzeptua sartzen da jokoan, eta orduan bikoiztasun bat sortzen da izaki eta gertakarien artean: batzuk jeinuen, aidekoen, mundukoak dira; beste batzuk, aldiz, naturalak, berezkoak.