Enpresariak

Béguerie, Eugène

Maulen 1859ko urtarrilaren 17an jaiotako industrialari zuberotarra.

Tarbesen lan egin zuen, kantoiko ordezkaria izanik. Tokiko argi indarraren emakida zuen enpresaren jabea izan zen.

"Société fraternelle de secours mutuels de Tardets" eta Tardets ataleko "Société des vétérans des armées de terre et de la mer", izenekoen sortzaile eta lehendakaria izan zen. "Société d'assurance mutuelle contre la mortalité du bétail du canton de Tardets" izenekoaren Lehendakaria. "Mutuelle scolaire du canton de Tardets"eko diruzaina.

Ikusi "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. 1906).