Kontzeptua

Basajaun (1977ko bertsioa)

Oihaneko jauna, baso sakonean edota jaikigunetan bizi den jeinua da. Giza itxura du eta gorputza ilez estalia. Adats luzea aurrealdetik belaunetaraino iristen zaio, aurpegia, bularra eta sabela estaliz. Zango estu, mehe eta gorriak ditu. Artaldeen jeinu babeslea da eta bizkarrean ahari joalduna duela ibiltzen da, atzetik artaldea darraikiola. Mendietatik oihu egiten die artzainei ekaitzen bat edo otsoa datorrenean, artaldea babesera eraman dezaten. Beste batzuetan izaki beldurgarri gisa, indar handiko eta zalutasun apartekotzat agertzen dute; lehen nekazari, labore-hazitzaile, errementari eta errotari izan zen, eta horri lapurtu zizkion gizakiak zerra, errota-ardatza eta metalak urtzeko sekretuak.