Biologoak

Barnés González, Dorotea

Kimikalaria. Iruña, 1904ko abenduak 21 - ?.

Dorotea Barnes luzera "espectroskopia Raman" izeneko arloan -garrantzi handiz- Espainian, teknika horren sartzaile bezala, nabarmendu izan zen arren, ibilbide laburreko zientzialaria izan zen. Entziklopedia honetan sartzen bada XX. mendean zientzia-ikerketarako ahalmena gizonezkoena bakarrik ez zena erakusteko egindako, nahiz eta gerora moztua izango zen, ahaleginik garrantzitsuenetariko bat adieraztera datorrelako egiten da.



Iruñan jaio zen arren, Avilako Institutuan eta bere aita historia-katedradun bezala irakasle zegoen Eskola-Institutuan, egin zituen bere batxiler ikasketak. 1925ean bere ikasketak berriz hasi zituen Madrilen, bertako unibertsitatean 1931an kimikan lizentziatu eta Emakumeen Egoitzako Foster Laborategian praktikak eginaz. Lizentziarako azterketan Ohizkanpoko Saria lortu zuen.

Zientzia, ea gizonezkoen jabegopekoa zen garai baten, zeuden beka urriak gizonezkoei ematen zitzaizkien garai baten -emankorrena zen Ikerketeta-Hedapenerako Batzordean (IHB), %13 besterik ez ziren emakumeentzako, 1930eko hamarkadako unibertsitate-emakumeen ehuneko berdina- bekadun zorionekoa zientzien arlo pedagogikoetan arituz, Dorotearen kasua, bere ekarpenak bezala, ohizkanpokoa da.

Doroteak, -Emakumeen hezkuntzan ibilitako Espainiako lehen laborategiko Mary Louise Foster (1885-1960) sortzaileak idatzi zuen bezala- `trebetasunez, ekimenez eta askatasunez?jantzia, 1929an IHBren pentsio bat jaso zuen, gerora beste bi gehiago erantsiz. IHBren bitartez, atzerrian ikerketa egiteko beken bitartez, Barnesek azterketa kimikoetarako espektroskopia-teknikak ezagutu zituen.

1929 eta 1931 urte-tartean Espainian espektroskopiaren sarrerarako erabat garrantzitsu izan ziren ikerketa-egotaldi bi egin zituen: Smith-College-en (Northampton, Massachussets), The Journal of Biological Chemistry-n argitaratutako ikerlana izan zen zistinaren egitura molekularra eta kristalinoa Foster eta Gladys Anslowrekin (1892-1969) ikasiz batera azterketa espektralari buruzko tekniken ezagutzan arituz; eta Yaleko Unibertsitatean, (Connecticut), Barnesek zioen bezala "una de las universidades mejor conceptuadas y en las que las mujeres (en este país tan feminista) tenemos muy difícil entrada"; berton Sterling Chemistry Laboratory-n azido nucleinikoei buruzko gaietan ikerkuntzak egin zituen. Izatez, zistinaren egiturari buruzko ikerlana kimika ikasketetan doktoregoa lortzeko egindako lana izan zen. Berehala, bere ikerketek Espainian eragina ondorioak sortzen hasi ziren.

1931. Urtean Madrilgo Fisika eta Kimika Nazio Institutuan Espektroskopiaren Atalean eta Miguel Catalanen (1894-1957) zuzendaritzapean, bere lehen ikertzaile lanpostua eskuratu zuen. Geroago, 1933-1934 ikasturtean Madrilgo Lope de Vega Institutuko katedra heldu zen.

Catalanen gidaritzapean hain zuzen ere, 1932an Barnesen zientzia ekarpenik handiena (Espainiari dagokionez behintzat) izango zena azaldu zen: teknika espektral erabat berriaren sarrera, hau da, Raman espektroskopia [C.V. Raman (1888-1970), Fisikan Nobel Saria (1930), bigarren mailako erradiazioari buruzko bere ekarpenagatik]. Egia esan, 1932an, Barnes, Catalanen aginduz, Grazera (Austria) joan zen, Friedrich Kohlrausch (1840-1910) irakaslearen laborategian hiru hilabetetan zehar lanean jardunaz Raman teknikaz jabetzeaz gainera, irakaslearekin batera gai horri buruzko espainiar ikerkuntzan lehen mailako lantzat hartu izan dena argitaratzeari ekinaz.

Barnesek ez zuen jarraitzerik izan bere etorkizun handiko ibilbidea. Guda Zibilaren eztandak bere ekimenak gelditu zituen, bere aita Franciscok -II. Errepublikan Hezkuntza-ministroa- sendia guztiarekin Frantzian, Carcassonen, atzerriratu zedinaz konbentzitu zuen arren. Ez zuen inoiz gehiago ikertuko (egia esan, zientzia-esparrutik bere gizonak aldendu zuen, 1996an adierazi zuen bezala; gudak atzeraezin bihurtu zuen atzera-egitea.

Espektroskopiari buruz zientzia-aldizkarietan argitaratu zituen bost artikuluetatik bi aipatuko ditugu [gainontzekoetarako ikus,: C. Magallón (1997), op. cit., orr. 570]: 'A Study of Some of the Chemical Characteristics and the Absorption Spectrum of Cystine', The Journal of Biological Chemistry, 1930, 89(2):665-673, M. Louise Foster y Gladys Anslowrekin lankidetzan; 'Espectro de vibración de las parafinas', Anales de la Sociedad Española de Física y Química, 1932, 30:733-742, K.W.F. Kohlrausch-ekin batera.

  • Magallón, Carmen (1998) "Dorotea Barnés y la espectroscopia Raman." In: García Hourcade, J. L., Moreno J. M. y Ruiz, G. (coord.) Estudios de Historia de las Técnicas, la Arqueología Industrial y las Ciencias. Salamanca: Junta de Castilla y León, 2 (orr. 817-826);
  • Magallón, Carmen (1997) "Mujeres en las ciencias físico-químicas en España: el Instituto Nacional de Ciencias y el Instituto Nacional de Física y Química (1910-1936)." Llull 20 (39), 529-574;
  • Magallón, Carmen (1998) Pioneras españolas en las ciencias. Las mujeres del Instituto Nacional de Física y Química. Madrid: CSIC;
  • Sánchez Ron, José Manuel (1994) Miguel Catalán. Su obra y su mundo. Madrid: CSIC.