Medikuntza

Barbaste, Michel Augustin

1845eko azaroaren 20an Donapaleun (Behe Nafarroa) jaiotako medikua. Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean lortu zuen graduatua, 1873ko urtarrilaren 30ean, La Suture des Tendons izeneko doktorego-tesiari esker. Jaioterrian garatu zuen lanbidea. Higienearen Kontseiluko kide izan zen. Eta mediku izan zen "Compagnie de chemins de fer du Midi" delakoan, Benefizentzian eta "Societé de secours mutuels" delakoan.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (datarik gabe > 1906).