Irakasleak

Bajo Ibañez, Ramon

Pedagogo arabarra, 1836. urtearen inguruan jaioa. Iruñean hil zen 1915eko martxoaren 22an.

Gasteizko eskola batean lehen hezkuntzako maisu lanetan aritu zen. 1859an Pontevedrara alde egin zuen eta hain lekutan ibili ostean, 1870an, lehiaketa prozesu baten bitartez, Arte Ederretako Akademian Aritmetika eta Geometria Irakaslea izendatu zuten (jarraian Arte eta Lanbide Eskola izango zena). Erakunde horretan irakasle lanetan aritu zen 1888an Iruñako Maisuen Eskola Arrunteko zuzendaria izendatu zuten arte. Berau itxi zutenean Bilbora alde egin zuen.

1882ko Pedagogiako Kongresu Nazionalean parte hartu zuen, baita 1894an Gasteizko Pedagogia Batzarrean ere.

Testuliburuak idatzi zituen, beste beste, Nociones de Aritmética y Álgebra, Apuntes de las nociones de Geometría eta Nociones de Geometría Castellana. Gainera Pedagogiako Kongresu Nazionalaren inguruko memoria ere prestatu zuen. 1931ean Gasteizko udalak bere izena jarri zion hiriko alde zaharreko lehendabiziko ikastetxe publikoari.