1952ko abenduaren 21ean Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Fondista eta erdi fondista ospetsua izan zen, bai pistan, bai kanpoan, kroseko banakako Espainiako txapelduna izan zelarik 1969, 70, 71 eta 72. urteetan.
Espainiako txapelduna 1971 eta 1972an (800 metro aire zabalean eta 1500 metro pista estalian). Bederatzi aldiz Espainiako txapeldun taldekako krosean.
1972an, Donostiako Nazioarteko Krosa irabazi zuen; urte berean, Elgoibarko Muguerza Memoriala, eta garaipen hori 1973an, 1974an, 1975ean eta 1976an errepikatu zuen. 1971 eta 1976 urteen artean, Donostiako Gimnastica de Ulia elkartearen Errege Krosa irabazi zuen.
1971n Helsinkin egindako Europako Txapelketetan parte hartu zuen. Madrilgo Meeting Mundial unibertsitarioan, 1971n, 2. geratu zen 800 metrotan, Espainiako errekorra hautsiz 2.06.3 denborarekin (marka horrek 4 urte iraun zuen estatuko errekor gisa, eta 10 Euskadiko errekor gisa).
Markak: 56.7 (1971) 400 metrotan, euskal errekorra hautsiz (2 urte iraun zuen), 4.18.6 (1972) 1500ean (Espainiako errekor gisa urtebete bakarrik iraun zuen, baina 7 euskal errekor gisa) eta 10.01.0 (1973) 3000an (Espainiako errekorra urte erdiz eta euskal errekorra 1977ra arte).
1976ko udaberrian lesionatu zen, Montrealgo Jokoak prestatzen ari zela, eta atletismoa utzi behar izan zuen. 16 aldiz nazioartean.
Donostian hil zen, 2005eko abuztuaren 27an.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA (2007)