Sendagileak

Azcarreta Colau, Víctor

1857an Bilbon jaiotako urologoa. Bartzelonan hil zen 1937an.

Bartzelonan egin zituen ikasketak eta 1882an lizentziatu zuen. Pariseko Necker ospitalean egin zuen espezializazioa.

Bartzelonan "Bonanova" klinika sortu eta bertako zuzendari izan zen. Klinika hura urologiara bideratuta zegoen eta Katalunian zitoskopioa sartu zuen lehen klinika izan zen; gainera, lehenengotarikoa izan zen urologo gisa erradiologia erabiltzen.

Gernu-bideei buruzko aldizkari kirurgikoa sortu eta zuzendu zuen. Medikuntza-Zientzien Akademiak antolatutako saioetan parte hartu zuen eta lan ugari idatzi zituen, bereziki 1887 eta 1910 bitartean. Azpimarragarriak dira giltzurrunetako tuberkulosiari buruzko ikerketa (1910), dibidietari eta litotriziari eta haren adierazpenari buruzko lana (1919) eta prostatektomia hipogastrikoari buruzkoa (1919).

  • GRANJEL, Mercedes in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • COMPAÑ ARNAU, V. El doctor Víctor Azcarreta Colau; DM. AMB, n° 41 (s.a.).