Sendagileak

Azaola Ondarza, Miguel de

1885eko maiatzaren 8an Bilbon (Bizkaia) jaiotako erradiologoa. Bizkaiko hiriburuan hil zen 1953ko urriaren 10ean./p>

Valladoliden egin zituen ikasketak eta 1908an lizentziatu zen. Urte hartan Basurtoko ospitalean aritu zen irakasle gisa.

1913an Bordelera jo zuen eta erradiologian espezializatu zen Bergonieren zerbitzupean.

1914an Basurtoko ospitaleko erradiologia eta terapeutika fisiko saileko buruzagitza lortu zuen eta erradioterapia ginekologikorako joera hartu zuen. 1918an X izpien eta terapeutika fisikoen zerbitzuak antolatzeko agindua jaso zuen eta 1919an, ospitalean Erradium Klinika bat ezartzeko asmotan zebilen. Klinika hori 20ko hamarkadan egon zen jarduera betean.

Gerraren ondoren, Basurtoko zuzendaritza eskuratu zuen Laguna eta Garcia Hormaeche medikuekin batera.

Bere idatzizko lanari so tuberkulosiari eta erradioterapia eta erradio-diagnosiari buruzko argitalpenak nabarmendu behar dira, esate baterako, Resultados de la radiumterapia en nuestra clínica hospitalaria (1919).

  • SARRIONANDIA GURTUBAY, Magdalena in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • Sesión científica: La Historia de la Radiología en Bilbao; SHMV (1988).
  • ZUGAZABEITIA OLABARRÍA, L. Historia de la Radioterapia en Vizcaya, 1900-1957. doktorego-tesia; Valladolid, 1993.