Zerbitzuak

Aurrezki Kutxak Baskonian

Urteen joanean lege ugarik kutxen eta banketxeen jardun profesionala berdinduz ekin zioten. Ogasun Ministerioak 1964-6-24ko Agindu baten bitartez garai hartan zeuden arauak malgutu egin zituen bulego berriak zabaldu ahal izateko eta beste lege xedapen batek (1975-2-7) irekiera liberalizatu egin zuen baina kutxei oraindik euren jatorrizko geografia esparrua gainditzea baimendu gabe. 1973ko urtarrilaren 31an, kutxei derrigorrezko inbertsio tarteak murriztea baimendu zitzaien eta urte bereko uztailaren 26an industria-banka eta merkataritza banketxeak berdinduta gelditu ziren aurrezkiari dagokionez, eragiketen interesak gehituz. Era berean, hainbat legek kredituen emanketa eta kutxen balio-karteren eta euren derrigorrezko ehunekoaren osaketa aldatzeari ekin zioten. 1977a "Moncloako hitzarmenak" zeritzenei esker, espainiar finantza sistemaren liberalizazioa eman zen. 1977ko abuztuaren 27ko Errege Dekretu batek kutxei banketxe pribatuek zituzten eragiketa berdinak -letren deskontuak, esportaziorako kredituak, kanpo merkataritzarako eragiketak- egiteko baimena eman zien eta Nazio Gizarte-Lanean ekonomikoki parte-hartzeko betebeharretik liberatu zituen. 1986ko E.D. batek Kutxak "Kreditu entitate" bezala jo zituen, banketxeek bezala, erakunde bi horien artea euren izaera juridikoan zegoela. 1989tik aurrera espainiar lurralde guztian bulegoak zabaltzeko askatasuna egongo da.