Urnietan 1999an eratutako dantza-talde gipuzkoarra. Bere helburuak euskal kulturan sakondu eta ohiko dantza eta musika arloak zaintzea dira.
Talde horrek, urteroko egitarauaren baitan, hurbilean diren herrietako euskal dantzei buruzko jaialdietan parte hartzen du.
2004an, Andoaingo Urki dantza-taldearekin lankidetzan jardunaz, herrialde edota kultura desberdinetako beste ohiko folklore-talde batzuekin kultura-harremanetarako egitasmo berri bat hasi zuen.
Harreman horien lehendabiziko zatia 2004ko udagoienean eman zen Koscieliskoko Polany poloniar dantza-taldearekin.