Toponimoak

Atako harana

Atako harana Aralarko mendilerroan dago, eta bertan, haitz bat dago lurrean sartuta, iruinarria bailitzan. Uste da Roldanek jaurtiki zuela Madotzeko herriaren kontra, Done Mikelen tontorretik. Arropa besoan korapilatu zitzaion, alabaina, eta ez zion bultzada nahikoa eman. Ondorioz, distantzia erdiraino bakarrik iritsi zen. Harria Atako haranean erori zen. Aurpegietako batean sei ildo artifizial ditu, eta Roldanen behatzak direla uste da.