Kontzeptua

Atabal (1977ko bertsioa)

Altuera baino zabalera handiagoko zurezko kaxa zilindrikoa. Bi ahoak antxume-larruaz ixten dira. Izen batekin edo bestearekin, aspaldidanik ikusi dira soinu-tresna hauek txistulari eta xirularien doinuei laguntza erritmikoa emanez. Txistu-taldeko atabalariek, trebetasun handiz jotzen dute, konplexutasun handiko erredoble eta joko erritmikoek txistularien musika apaindu eta aberastu egiten dutelarik. Xirulariak, ttunttuna sokazko danburiarekin markatzen duen erritmoari laguntzeko, atabal-jotzailea (Zuberoan "tabala") izaten du gehienetan bere ondoan. Atabal hau handi samarra izaten da, metalezko kaxa duelarik. Jotzerakoan, goiko partxea koloretako zapi batekin estaltzen dute.