Abesbatzak

Itsaso Elkarte Lirikoa

Itsaso Elkarte Lirikoa 1985ko otsailean sortu zen Donostian. Bere helburua opera eta zartzuela jendeari hurbiltzea eta zabaltzea zen eta da. Dena den, folklore eta erlijio musika ez ditu zokoratu, ezkontzak eta baste Ikuskizunetan interpretatzen baititu.

Handik denbora gutxira, kontzertuak eskaini egiten ditu Donostian, Gazteiz, Biarritz eta Alemaniako Munich, Baden-Baden eta Wiesbaden hirietan.

ABAO.ko operaldian Pirata antzezpenetan parte hartzen du Bilbon eta Barakaldoko antzokian Marina operan. Azken hau Cavalleria rusticana delakoarekin batera Donostiako Victoria Eugeniara ekartzen du 1995 urtean. Halaber, Koroatze Meza eliz musika abesten du emanaldi ugarietan.

Hurrengo urtetik aurrera, ekintza askotan parte hartu zuen. Alde batetik, hiri ezberdinetan honako zartzuela hauek kantatu zituen: El caserío, Luisa Fernanda, La tabernera del puerto, Katiuska, Don Manolito, Los Gavilanes, La Bruja eta bestetik, operak Tosca alegia. 2000 urtean "Certamen Nacional de Zarzuela" delakoan lehenengo saria jaso zuen Errioxako Amedo herrian.

2005ko maiatzean, emanaldi askoren artean bere XX. urteurrena ospatzen du kontzertu bat emanez. Emanaldi hau, Donostiako hiritar guztiei irekia izan zen eta bertako udaletxeko areto nagusian egin zen.