Arkitektura

San Pedro Parrokia. Abaurreagaina

San Pedro Parrokia Abaurreagaina herrian kokatutako tenplua da. Erdi aroko zenbait aztarna mantentzen badira ere, esate baterako, leiho batzuk edo dorre prismatikoa, egiazta daitekeenez, XVI. mendekoak dira egun duen itxura gotiko berantiarra ematen dioten obra garrantzitsuak.

Egiturari dagokionez, oinplano gurutze latindarrekoa da eta hiru ataleko nabea dauka, burualde pentagonal handi batekin batera. Nabea loturadun tertzelete-gangekin estaltzen da, gurutzadurako besoak eta kapera nagusia izan ezik, horiek gurutzeria sinplez eta horma-ataldun gangaz baitaude estaliak hurrenez hurren. Estalduraren euskarrietako mentsula zilindrikoetako zenbaitetan boladun dekorazioak ikus daitezke, Errege Katolikoen estilokoak.

Korua oinean altxatzen da apaindutako frontis batekin eta Joanes de Urrutia maisuaren eskutik korua egiteko lanak amaitu zireneko data (1597) adierazten duen inskripzio batekin.

Korupea izar-ganga batekin estaltzen da, irudi ugariz apaindutako giltzarriz hornituta bihurritutako larruen kartela gainean, esate baterako, Arkume Mistikoa, giltzak edo zuhaitza eta basurdea ageri dituen udalerriko ezkutua, beste apaingarri batzuen artean. Haren eraikuntzan Martin de Urrutia harginaren eta haren seme Joanesen partaidetza dago dokumentatua, sakristia eta korua egiteaz arduratu zirenak; maisu horiek, era berean, San Martineko parrokiaren eraikuntzan ageri dira, Abaurrepean. Lehenengoa absente eta bigarrena hil ostean, Gracian de Echaniz arduratu zen lanak egiteaz, San Esteban de Baigorriko biztanlea.

Kanpoaldeko atalek eta barnealdeak silarrizko bloke gogorra osatzen dute, diagonalean, burualdearen, nabearen eta dorrearen ertzetan, kokatutako kontrahormarekin indartuta. Atea Epistolaren murruan irekitzen da, biribil formako hiru arkiboltetan txaranbeltzen den arku zorrotz batekin. Arkibolta horiek kapitel txikiz errematatutako ziri txikitan sostengatzen dira. Parrokiaren egitura fuste laua duen dorre prismatiko batek ixten du, oinean altxatzen dena, koruaren zatiaren gainean: jatorriz erdi arokoa da, nahiz eta XVI. mendean konponketa batzuk egin, bi kontrahorma diagonalean atxiki zirenean.

Nabarmentzekoa da bataiarri erromanikoa gurutzaduraren besoan kokatua, Epistolaren aldean, enbor-piramide formako fustea duena, eta goialdean erdi-puntuko arku-lerro batekin apaindutako traza erdi esferikoa. Ebanjelioaren aldean Andre Maria Arrosariokoaren tailu bat dago, XVIII. mendekoa, oinazpikoa eta aingeruz hornitutako lainoak ageri dituena. Epistolaren aldean Santa Barbararen irudia dago, estilo barroko herrikoia duena. Alde berean egon zen erretaula nagusia, XVII. mendearen lehen erdialdean Juan de la Hera mihiztatzaileak eta Gaspar Ramos eskultoreak egindakoa. Erretaula hori dagoeneko ez da mantentzen. Dena den artista horien lan bat ikus daiteke San Martineko parrokiako erretaula nagusian, hurbil dagoen Abaurrepea udalerrian.

Parrokian, era berean, zilarrezko tresneria interesgarrian mantentzen da. Horien artean hauek nabarmentzen dira: XVI. mendearen bigarren laurdeneko data duen parrokia-gurutze bat, Iruñeko tailerretik ekarria eta aurreko garaiko egitura gotikoa mantentzen duena, dekorazioan zilarrezko gaiak gaineratuta.

Bi krisma-ontzi barroko (XVIII. mendeko lehen erdialdekoak), oraingoz ezezaguna den zilargile bati dagozkionak, ustez Oloz eta Ezporogiko krisma-ontzien egilea ere badena.

Ekisaindu bat, barrokoaren azken fasekoa, Iruñean landua eta arrokaia ageri duena. Ekisaindu horrek eta nabeta batek bikotea osatuko zuten beren hornidurekin Abaurrepean.