Jaialdiak-Ekimenak

Hiruburu

Hiruburua, Donibane Lohitzunen egindako inauteri dantza da. Hiruburuen jantziak eta dantzak dira nagusiak, Lapurdiko ihauteriko pertsonaiekin batera. Holako mozorroekin mozorrotzen ez direnei 3 buru eramatea esan behar zaie, sinbologia hori atxiki dezaten.

"Hiruburuak" ihauterietako pertsonaiak dira. Dantzari bakoitzak hiru buru daramatza. Sei dantzari izanez, hemezortzi buru jira biraka ibiliko dira. Haien artean Zibuloia dago, makilak eramaten dituenak eta dantzak eta soka zuzentzen dituenak.

Dantzak zazpi parte ditu eta 10 minutu irauten du

  1. Vals "Sarrera"
  2. "Hiruburu"
  3. Ingurutxoa: "Behatza"
  4. Zortzikoa: "Xubiltz"
  5. Vals "Begiraleak"
  6. "Huru huru" eta kantua
  7. Biribilketa eta zanpatzea

Hiruburuen sinbologia denborarekin lotuta dago.

Erdiko burua, dantzariaren egiazko burua, orain bizi da, gaurko egunean, oraina da. Goian dagoen burua aintzinera begira dago, etorkizunari begira, eta biharko euskaltasuna atxiki nahi du, batez ere euskara eta euskal ohitura garrantzitsuak, ihauteria adibidez. Hirugarren burua, iraganarena da, aholkularia, orain arte Euskal Herrian gertatu direnak gaurko buruari kontatzen diona, experientziaren ahoa. Hiruek bat egiten dute eta itzulika dabiltzatenean, ixtorioak, gaurrak eta geroak izan, izaten eta izango dituzten gorabeherak erakusten dituzte.

Hiruburu dantzak Donibane eta Ziburu aipatuak dira, lehenik," Begiraleak" taldearen dantza bat delako, gero azken zatian kantatzen den kantuan bi herriei oihu egiten zaielako, bi herriko jendeei ihes egiteko aholkatuz, batez ere euskaltsasuna galdu duten guziei.

"Huru Huru" oihua da pertsonaien aho espresamoldea. Doinbane, Ziburu, Hiruburu hitzekin errimatzen duelako baina baita bildurrarazteko ohiko oihua delako ere.

Hauek dira abestiaren hitzak:

Donibane ta Ziburu,
Ihes egin denak seguru,
"Huru huru" gu gira hiruburu,
kasu jende ta inguru.

  1. Zibuloia: dantzaren antolatzailea eta makil eramailea(Ziburu/Lohizune)
  2. Sei dantzari. Sei dantzarien hiru buruak denboraren adierazgarriak dira:
    1. Oraina (dantzariaren burua)
    2. Geroa (handiena)
    3. Iragana (neurri erdikoa)

Dantzari bakoitza denboraren zati bat da: ordua,eguna, astea, hila, urtea, mendea:

  1. Lozia: ordua adierazten duena (A) a, a.
  2. Buhia: eguna adierazten duena(B),b,b.
  3. Nerua: astea adierazten duena(C),c,c.
  4. Lonezia: hila adierazten duena(D),d,d.
  5. Donzibua: urtea adierazten duena(E),e,e.
  6. Nerabua: mendea adierazten duena(F),f,f.

Probintzietako gehienetako urratsak dagerte, Nafarroa eta Lapurdikoak nagusi.

  1. Lehen sarrera, "Sarrera valsa" da.
  2. "Hiruburu" deitzen den zatia, Baztango mutil dantza eta Lapurdiko mutxikoen sormen bat da.
  3. Ingurutxoa.
  4. Zortzikoa:
  5. "Begiraleak" valsa, hiruburuen mugimendu nagusia.
  6. "Huru huru" izenekoa. Baztan eta Lapurdiko urratsetan oinarritua. Kantuak mehatsua erakusten du, euskaltasuna galtzeagatik merezi duten zanpaldia igartzen duena.
  7. "Biribilketa": Nafarroako buru handien antzeko zanpaldia, jendeak ikas dezan euskaltasuna aurrera eraman behar duela.
  8. Mota guztietako dantzek erakutsi nahi dute denek bat egiten dugula, eta denek euskaltasuna aurrera eraman behar dugula.

  • BEGIRALEAK ELKARTEA. "HIRUBURU: Ihauteri dantza berria Donibane Lohitzunen". Zuzeu, 2010ko urtarrilak 24. [Kontsulta data: 2014ko urtarrilak 28].
  • http://zuzeu.com/2010/01/24/hiruburu-ihauteri-dantza-berria-donibane-lohitzunen/
  • Begiraleak. Taldearen web gunea. [Kontsulta data: 2014ko urtarrilak 28].