Kulturalak

Begiraleak Elkartea

Begiraleak elkartea 1935ean sortu zen, lau emazteen eskutik: Madeleine de Jaureguiberry, Elise Aramandy, Antoinette Lacarra eta Antoinette Bribet. Hegoaldean Abertzale emakume batzaren antzeko elkartea sortu nahirik, euskara eta euskal kulturaren aldeko indar berri bat sortu nahi izan zuten.

1935eko martxoaren 3an lehen antzerki obra aurkeztua izan zen Donibaneko Gure Etxea antzokian, Hillau anderearen "Supazter xokoan" izenekoa. Hamabost urte luzez, Begiraleak antzerki tropak 20 bat obra jokatu zituen, guztiak Euskal Herriko idazle handienak idatzita: Piarres Lafitte, Iratzeder, Monzon, Dominique Soubelet, Gharrazpi, Leon Leon, Piarres Larzabal eta abar. Laister, oraindik bizirik dagoen dantza taldea ere sortu zuten hainbeste arrakasta izan zuena Euskal Herri guztian. Honen dantza maisu famatuenak hauxek izan ziren: Olaeta eta Betti Bettelu.

60. hamarkadan eta Betti Bettelu eta Pierrot Gil-en eskutik Lapurdiko jauziak berreskuratuak izan ziren, "Mutxiko" guztiak berriro plazara eramanez. Dantzak bere bidea segitzen duelarik eta antzerkia berea utzirik, kantua agertzen da eta 1962an Begiraleak Abesbatza mixtoa agertzen da, Juan de Urteagaren eskutik.

Azken urteetan sekzio berriak sortu dira:

  1. 1980an helduentzat dantza herrikoien kurtsoak, Mutxikoak plazara zabalduz
  2. 1991ean Euskal Herriko lehen kantu herrikoien taldea, tallerra, gizarteak kantu zaharrak berriz eskura ditzan. Arrakasta hain handia izanez, ehunka talde sortu dira Euskal Herrian zehar.
  3. 1996an "Kantuaren eguna" sortzen da, talde herrikoi horiek bildu nahian.

Gaur egun (2014 urtean), bizirik dauden talde guzti horiez aparte, sekzio hauek daude:

  1. Sukaldaritza: hilabetean behin euskal errezetak zabalduz, Begiraleak taldearen egoitzan klasea eta afaria antolatuz.
  2. Musika autoktonoa: txistua, gaita, txalaparta, txaranga,...
  3. Mendia: bi hilabetero ateraldi bat eginez.
  4. Etno-folklore eta literatura:
    1. Dantza, jantzi eta doinuen ikerketak
    2. Liburuen argitaratzea. Azken bost urtetan:Hiria argitaletxearen eskutik .
      1. Begiraleko antzerki kaierak 1 (gure tropak egindako antzezlanen argitarapena)
      2. Begiraleko antzerki kaierak 2 ( gure tropak egindako antezlanen argitarapena)
      3. Begiraleko antzerki kaierak 3 (gure tropak egindako antezlanen argitarapena)
      4. Begiraleko antzerki kaierak 4 (gure tropak egindako antezlanen argitarapena)
      5. Begiraleko antzerki kaierak 5 (gure tropak egindako antezlanen argitarapena)
      6. Begiraleak elkartearen sukaldaritza

Horretaz aparte haurren dantza irakaspena beti bizi bizirik dago.

80 urte horietan izan diren presidenteak hauek dira:

  1. Elise Aramendy
  2. Pierre Colombé
  3. André Etcheverry
  4. Pierrot Gil
  5. Henri Etchevers
  6. Xabier Soubelet (Abitxu)
  1. Euskal herriko kantuaren eguna, aberri egunaren ondoko igandean (bi urteetatik behin).
  2. Donibane dantzari: haurren dantzari eguna, erramu egunean.
  3. Udaberria dantzan: Euskal herriko 7 dantza taldeen topaketa.
  4. Olentzero.
  5. Ihauteria (Hiruburu)
  6. Hartza eguna
  • Begiraleak. Taldearen web gunea. [Kontsulta data: 2014ko urtarrilak 28].