Erakundeak

Gurutzetako Ospitalea

1955eko uztailaren hasieran zabaldu zituen ateak, Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor izena zuelarik. Kirurgia, Orokorra, ORL, Oftamologia, Traumatologia, Urologia, Pediatria, Ginekologia eta Tokologia Espezialitateak lantzen ziren eta 350 ohe zeuden erabilgarri. Egun Gurutzetako ospitalea dena, izen bereko auzoan kokatzen da, Barakaldo udalerrian (Bizkaia).

Urte berean ere Jarduera asistentziala hasi zen, apendizitiseko diagnostikoa egin zitzaion paziente batekin. 1970-80 hamarkadan Haurren Ospitalea eta Amen Klinikaren lanak burutu ziren. Garai berean, Traumatologia eta Errehabilitazioko Klinika zabaltzeari esker, Osasun-egoitzak estatusa aldatu eta Hiri Sanitarioa izatera pasa zen.

1500 ohe-kopurura iritsi zen. Handitzeko 3. Fasea eraikitzen hasi zen:

  1. Zerbitzuetako Pabiloia, zentroko aurreko aldean (jada desagertua).
  2. Zuzendaritza, Irakaskuntza eta Egoitza hartzen zituen Pabiloia, atzeko aldean.
  3. Anatomia Patologikoko Pabiloia eta aparkalekuak.

1971ean lehenengo hemodialisia egin zen eta hurrengo urtean aldiz, Erredura Handietako Unitatea sortu.

1974.ean Gorputzez kanpoko interbentzioetan, lehenengo ebakuntza kardiakoa egin zen eta urte batzuk beranduago, 1979.ean lehen giltzurrun-transplantea egin zuten.

1982.ean Korneako lehen transplantea egin zen eta hurrengo urtean aldiz Etxeko Ospitalizazioko zerbitzua jarri zen abian.

1984. urtean, ospitaleetan, Leuntze-Plana jarri zuen abian INSALUD-ek, Pazienteen Eskubide eta Betebeharrak ere arautuz. Guzti honen ondorioz Eri Atenditzeko Zerbitzua sortu zen.

1985eko uztailean, lehen probeta-umea jaio zen Estatuko sanitate publikoan.

1988, Osakidetzak INSALUD ordezkatu zuen.

1991.ean bihotz-balbulako autotransplanteko interbentzioa egin zen lehenengoz Europa mailan.

1992.ean hornidura gehiago gaineratu zitzaizkion Etxeko Ospitalizazioko zerbitzuari, hala nola, Eguneko Ospitale Kirurgikoa, Egonaldi Laburreko Unitatea eta Eguneko Ospitale Medikoa.

1993.ean Larrialdi Mediko-Kirurgiko, Traumatologiko eta Pediatriko berriak inauguratu ziren, hiru urte beranduago zentroko lehen gibel-transplantea burutu zutelarik.

Amatasun Arloan berrikuntza ugari egin da (ohe gehiago, ama eta haurraren arteko komunikazioa errazten duten bainugeladun gelak, etab.) .

Larrialdi Zerbitzuetan ere beste zenbait berrikuntza eta tresneria nahiz makinaria berria gehitu da.

Era berean azken urteetan berrikuntza ugari egin da. Hala nola Hezur-muineko Zelulen Transplanterako Saiakuntza Europako Taldearen (EBMT) akreditazioa lortu da, Obstetrizia eta Ginekologiako Larrialdi eta Erditze Arlo berriak inauguratu dira, epilepsiaren kirurgia estratenporaleko Euskadiko lehendabiziko ebakuntza burutu da, etab.

2005. urtean Ospitaleak hiritarrei asistentzia eskaintzen 50 urte bete zituen eta arlo klinikoari dagokionez, Jaioberrien Unitate eta Eguneko Ospitale berriak inauguratu ziren.

2008an Ospitaleak hainbat ikerketa proiektutan parte hartu zuen. Alde batetik, Jaioberrien Unitateak Amaren eta Haurraren Garapen Osasunari buruzko Ikerketa Kooperatiboko Sare Tematiko berria (RETIC) zuzendu eta koordinatu zituen. Bestetik, Genetika Molekularreko Laborategia Diagnostiko Molekularreko Zentro Aditu gisa aitortua izan da, X kromosomarekin eta herentziazko bularreko minbiziarekin loturiko adimen-atzerapenaren arloan.

Guzti honetaz gain, Ospitalea, Carlos III. Osasun Institutuak sortutako CAIBER berrian parte hartuko duten Estatuko 40 zentroetako bat da.

Zilarreko Q Kudeaketaren Kalitateari Saria lortu zuen, bere kudeaketa hobetzeagatik eta zerbitzuaren kalitatean maila bikaina lortzeagatik, Gurutzetako Ospitalearen ahalegina onartuz.