Kontzeptua

Arabako Inauteriak

Udazkenean ospatzen diren Aguraingo San Nikolas jaiek eta Arabar Errioxako zenbait herritan Sortzez Garbiaren bezperako egunez egiten diren sutzarrek, tradizioaren itzalera ospatzen diren hainbat jaialdi erakusten dizkigute: alde batetik, neguaren ateetara suaren (epeltasuna ematen duen elementu gisa) inguruan egiten diren erritu zaharrak eta, beste alde batetik, familian igarotzeko jaiegunak, Gabonak kasu. Horren ostean iristen dira San Antonioko enkanteak eta Kandelario eta San Blas egunez egiten diren bedeinkapenak.

Ez dira Inauterien atarikoak, bertako zati baizik. Berez, ongi egindako txirikordaren antzera, festak bata bestearen atzetik gainjartzen dira. Nabarmentzeko garaiak dira, iskanbilan aritzekoak. Antzina gehiegikeriarako uneak ziren, Garizumaren laztasuna iritsi baino lehen.