Abeslariak

Zubiria, Amaia

Usurbilen 1947an jaiotako kantautore gipuzkoarra.

Txomin Artolaren eskutik eman zituen bere lehen pausoak musika munduan. Berarekin Haizea taldea osatu eta Euskal Herrian zehar ibili zen gure folkloreko hainbat abesti eskainiz. Lehenengo urte hauetan aipattagarriak dira hurrengo lan hauek: Egun argi hartan, Kolorez eta ametsez edo zinemako musikaren Zineman bilduma. 1985 urtean Ura Izuririka diska argitaratu zuen Pascal Gaigneren laguntzaz. Gaignerekin lankidetzan jarraitu zuen 1993tik aurrera, bere bakarkako bidea hasi zuen urtean. Amonaren Mengantza izan zen garai berry honetako lehen lana, 1995 urtean Durangoko Ferian aurkeztu zuena. Ondoren Sustrai zahar, Kimu berri lana aurkeztu zuen Gaigne, Luis CAmio eta Jose Angel Loranekin batera. Lan hau, letra eta musika tradizionalesn ikerketaran fruitua izan zen. 1998an Mami Xuri lana argitaratu zuen, argentinako Maitzaeko Amen omenez.

La fuga de Segovia filmeko banda sonaren Maite zitut Maite abestian parte hartu zuen. Bestalde, hainbat pelikuletako soinu banaden musika konposatu zuen ere: de Ander eta Yul (1989), Loraldia(1991) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1991). Aipatutakoez gain, Angel Illarmendi, Julia Leon, Josean Goikoetxea edo Iñaki Salvadorrekin ere lan egin du. Zenbait filmetan ere abestu du, Goya saria lortu zuen La isla del Cangrejo filman, esate baterako, edo Yoyes pelikulan. 2001an Euskal Abeslarien Txapelketako epai-maile izan zen. 2002an Haatik (Elkar) lan diskografikoa aurkeztu zuen. Lan hau bere ibilbide vital eta pertsonalaren errepaso bat izan zen, ibilbide errebisatua, resinterpretatuta eta sei konposizio berriekin osatuta. Berriz ere Pascal Gainek lagundu zion produkzio, konposizio eta arregloetan eta hainbat kolaborazio izan zituen: Oreka TX txalapartari bikotea, Angel Unzu edo Alaitz eta Maider, besteak beste.