Ingeniariak

Otamendi Machimbarrena, Miguel

Errepide Ingeniari donostiarra. Donostia, 1878-06-24. - Madril, 1958-06-26.

Ingeniaritza teknika da, ezagutza, eskarmentua, baina baita bere praktika eta garapena ahalbidetzen dituzten aukera eta proiektuak ere. Eta aukeron artean Madrileko hiri-historian itu bat izatera iritsitakoa dugu: Alfonso XIII Metropolitarra. Miguel Otamendi izan zen bere bultzatzaile garrantzitsuena.

Leinu ospetsu bateko bigarrena -bi arkitektoak izan ziren (Joaquín eta Julián), beste bat ingeniaria (José María) -, Miguel ofizio teknikorako jaioa zela zirudien, eta 1897an, eskola zioengatik Madrilen kokatu zen bere sendiari jarraituz, Donostiatik alde egin zuen. Errepide Ingeniari ikasketak hautatu zituen, 1901ean bere promozioko lehena izanez graduatuz. Gero, hainbat euskaldun (hiru kopurutsuenak ziren gazte-aldretatik bat, errusiar eta itsaso-militarrekin batera, belgikarrez aparte) zihoazen eta elektroteknia ikasi zuen Liejako Montefiore Institutu ospetsuan bere ikasketei jarraipena eman zien.

Lehendabizi izan zuen lan-eskaintza Madrileko Errepide Ingeniarien Eskolan irakaskuntzan aritzea izan zen. Irakaskuntza-zereginetan zebilen arre, beste agindu batzuk ere egin zituen: horrela, 1904ean, Antonio Gonzalez Etxarte (1864-1942) ingeniariarekin batera San Luisen (EEBB) izan zen Elektrizitatearekiko Erakusketa Unibertsalean espainiar gobernuaren ordezkari izendatua izan zen. Geroago hauxe idatzi zuen:

"New Yorkeko metroaren inaugurazioan gonbidatuak izateko ohorea izan genuen eta metropoli handia lur azpitik zeharkatu zuen lehenengo bagoian bidaiatu nuen. Artean ez nekien Espainiako lehenengo metroa eraikitzen bete-betean jardungo nuela" (Otamendi, 1948: 229).

Irakasle lez, elektrizitatea irakatsi zuen, baina lanbide-lagunak ere bazituen: trenbide-arloari ekin ziezaiola adierazi zion ekoizpen elektrikoan ari zen Mengemor sozietatearen sortzaile zen (Gonzalez Etxarterekin batera) Carlos Mendoza y Saez ingeniariarekin harremana izan zuen. 1913an, Mendozak, 1910erako jada kongestio sintomak agertzen zituen tranbiaren arazoak atontzeko helburuz Madrilen egitekoa zen lurpeko tren baten, Alfonso XIII Metropolitarra, eraikuntza-proiektuarekin bat egin zezala adierazi zion. Otamendik proiektua idazteaz gain Sustapen Ministerioari eskatu ere egin zion: zio ezberdinengatik gauzatu ez ziren beste aurreko proiektu batzuek ez bezala, elementu modernoak sartu zituen: trakzio elektrikoa, lau lerro, bide bikoitza, nazioarteko zabalera (1,45 m) eta hiri-erabilera hutsa.

Itxura modernoa izan arren, madrildar metropolitarraren kasua ez zetorren Espainian hiri-garraioaren atzerakuntza islatzera baino besterik. 1914rako, europar eta amerikar hiri-kopuru handi batek bazituzten metropoli-sareak: Londresek zabaldu zuen 1853an; gero, beste txikiago batzuez gain, Paris (1900), Berlin (1902), Nueva York (1904), Hanburgo (1912) eta Buenos Aires (1914), etorri ziren. Halere, gutxik izan zuten hark izan zuen arrakasta. Egitate honen atzean, Otamendik garaikide zituenak bere Metropolitarra gerora beste garapen batzuk aurreikusten zituen plangintza organikoa zenaz konbentzitzearen lorpena dago. Eta, egia esan, Otamendik -izatez ez zen bakarra izan- batasunaren indarra, plangintza metropolitarraren kontzepzioarekiko integrazioa erakutsi zuen eta saturazio-arazoak atontzen nabarmen lagundu zuen, gerora izan zitezkeen handitze-lanak ere (horretarako kanpotik ekarritako material teknikoaz baliatu beharra zuen arren) begietsiz. Londres bezalako biztanleriak, adibidez, batak bestearekin zerikusirik ez zuten enpresak era zatikatuan eraikitako lurpeko sarea, edo, hiri-garraio betekizunak izateaz gain tren-gisa ere jardunaz bere lerroetan zehar trenbide-zabalera eta xehetasun erabat desberdinak zituzten Barcelonako hurbilago dagoen kasua bezalakoak azaltzen ziren. Hau da, plangintza bateratu eta harmonikorik ez zutenak.

Proiektu-onarperanen ondorengo urteetan zehar, sustatzaileek finantza-iturriak aurkitzeari, babesa eman zien finantza-erakunde bakarra izan zen Banco de Vizcayako Enrique Ocharan lehendakariaren bitartez lehenengo eta azkenik Madrilen modernizaziorako metropolitarra (eta baita beste herrilanak ere) aukera bikaintzat jo zuen Alfonso XIII erregearen bitartez, gogotsu ekin zioten. 1917ko urtarrilaren 24an Alfonso XIII Metropolitar Konpainia eratu zuten, Otamendi bere bultzagilerik garrantzitsuena, bere bizitza guztian zehar (Sustapen Saila eskaini zionean ere ez zuen zuzendaritza utzi) zuzendaria izateaz gainera, izanez. Lanek arazorik azaldu ez zuten arren, motor-materialen eskuraketa, guda arazoengatik, zaila izan zen, gehiena EEBB eta Frantziatik ekarria izanez. Xehetasun esanguratsu bezala 1922an egindako Metroaren zabalkuntzan, Euskalduna eta CAF bezalako euskal enpresak parte hartu zuten lehiaketa bitartez akuratutako teknika-materiala erabili zen. Metroaren arrakastarekiko ideia, zabaldu izatetik bi urte geroago (1920) 14,6 milioi bidaiari baino gehiago hartu izana izan zen; 1930ean jada urtero 90 milioi bidaiari garraiatzen zituen (epe berdinean, tranbiak, aldiz, 40 besterik ez zituen bereganatu, Metroarekiko posizioak galduz).

Halaber, beste eszenatoki batzuk zeuden, oraindik ere gaurkotasuna zutenek, Otamendi beraietan zegoen aukera ekonomiko oparoaz jabetuz. Mauketariko bat higiezinen lotura zen. 1918 inguruan, Otamendi anaiek, 4 milioi pezetadun kapital batez, Compañia Urbanizadora Metropolitana sortu zuten, Cuatro Caminoseko geldiunearen inguruko lurrak, egoitzak, hotelak, etxebizitzak etab. eginez urbanizatzeko erosiz. Geroago, 1935ean, Jose Mª eta Julianek Compañia Inmobiliaria Metropolitana sortu zuten, egungo Madril modernoaren itxura zehazterakoan lagungarri izan den bideari hasiera emanez. Bitartean, Lope de Vega, Madrilgo Dorrea, Espainia eraikuntza...etab. izan dira.

Revista de Obras Públicas y Ferrocarriles y Tranvías aldizkarian aurki daitezke Miguel Otamendik argitaratuko artikuluak. Erreferentzia garrantzitsuetariko batzuk hauek dira: (1919) Metropolitano Alfonso XIII. Madril: Blass; (1945) "El Metropolitano de Madrid." Revista de Obras Públicas 93, 55-62; y (1948) "Los ferrocarriles metropolitanos." In: E.E.A.A., Cien años de ferrocarril en España Madrid, 3 (225-267 orr.). Bere lanen zerrenda bat (burutu gabea) López Gómezengan dugu, 1983: 305.

  • (1968) Enciclopedia Universal Ilustrada Europeo-Americana. Barcelona: Hijos de J. Espasa, Supl. 1957-58, 248;
  • Alzugaray, J. J. (1986) Ingenieros y arquitectos vascos del siglo XX en Madrid. Madril: Dossat (101-102 orr.);
  • López Gómez, Antonio (1983) Los transportes urbanos en Madrid. Madril: CSIC (71-75 orr.);
  • Méndez Pérez, E. (2000). La Compañía Metropolitana Alfonso XIII: una historia económica (1917-1977). Madril: Ed. UNED (29-40 orr.);
  • Frax, E. y Matilla, Mª J. (2003) "El Metro de Madril." TST: Transportes, Servicios y Telecomunicaciones 5, 81-99;
  • Comín, Francisco et al (1998) 150 años de historia de los ferrocarriles españoles. Madril: Gráficas Muriel, 1 (379-382 orr.).