1890ean Bilbon jaiotako marrazkilaria.
Aurelio margolari ospetsuaren anaia. Karikaturagile bikaintzat jotzen dute, euskal motiboak modu dotorean hartzen dituelako, eta bere lanak oso preziatuak dira merkatu hispanoamerikarrean. Amerikako herrialde guztietan ibili da eta erakusketa ugari egin ditu. Aipagarrienak Madrilen (1942), Bilbon (1948, 1949 eta 1951), Bartzelonan (1949), Donostian (1950), Valladoliden (1950) eta abar egindakoak dira. 1951n erakusketa handi bat aurkeztu zuen Mexikoko Euskal Etxean eta 1952an Habanara joan zen. Hainbat sari lortu ditu.