Militarrak

Arrizabalaga, Antonio

Gernika Bataloiko kidea. Ondarroan jaio zen 1927ko ekainaren 13an. Ziburun hil zen 2014ko martxoan.

Hamazazpi urterekin Espainia frankistatik alde egiten du; arraun-ontzi batean nabigatuz, lau lagunekin batera, lan eta bizitza hobeago baten bila alde egiten dute Donibane Lohizunera. Hala eta guztiz ere, bost gazteei ezinezkoa zaie lana aurkitzea. Azkenik, bolondres moduan Marrokiar Kanpotarren 8. Erregimendu Mixto barruko Gernika Bataloian erroldatzen da. Hilabeteetan zehar entrenatzen igaro ondoren, 1945eko apirilean sartu zen borrokan. Bera zegoen Unitateak Pointe-de-Grave alemaniar gotorlekua eraso behar zuen. Borroka hartan Antonio Arrizabalaga larri zauritzen dute. Hilabeteak ospitalean igaro ondoren, 1946ko ekainaren 10ean, azkenik, desmobilizatua izan zen.

Brontzezko Izarradun 39-45 Gudako Gurutzea eman zioten.